
Ordizia Kolore 2026 egitasmoaren barruan antolatutako 11 Zapore pintxo-pasaportearen zozketan sarituak izan dira Pedro Diez eta Ana Mintegi. Biek jaso dituzte dagoeneko Mahala produktuen sortak.
Zorionak bioi, eta gozatu sariaz! Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta ekimenean parte hartu duten tabernei, Ordizia zaporez eta kultur aniztasunez betetzen laguntzeagatik.