ABIAN DA ORDIZIANen “KAIXO UDA” KANPAINA

Albisteak

AURKEZPEN ARGAZKIA

ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, herriko merkatari txikiak eta ostalariak babestu eta kontsumoa indartzeko “KAIXO UDA” leloa duen kanpaina jarriko du martxan Eusko Jaurlaritza eta Udalaren laguntzarekin. Ekimena ekainaren 29a bitartean egongo da martxan eta partaide diren dendetan erosten duten bezeroek 100€ko 4 erosketa txartel  eta 300€ko erosketa txartel  1 irabazteko aukera izango dute.

Aipatu ekimenaren bitartez, partaide diren dendetan erosten duten bezeroek kartila bat jasoko dute eta helburua izango da kartila hori partaide diren 8 establezimendu ezberdinetako zigiluekin betetzea.

Behin hori betetakoan, kartila ORDIZIAN Bulegoan dagoen postontzian sartu beharko dira zozketa eguna baino lehen. Parte hartzaileek 300€ko erosketa txartel bat eta 100€ko 4 erosketa txartel irabazteko aukera izango dute. Zozketa uztailaren 1ean egingo da.

Guztira 4.500 promozio-kartila banatuko dituzte parte hartzen duten establezimenduek bezeroek zozketan parte har dezaten. 

Sariak erosketa edota kontsumizio moduan kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatu behar dira, horretarako ezarritako epean.

Bestalde, gogorarazi ORDIZIAN Elkarteak, Ordizian Visa Txartelaren ekaineko kanpaina ere martxan duela. Ekainaren 13tk 29ra erosketak Txartelarekin saltoki partaideetan ordaintzen dituztenen artean “Arzak: mundo osoa 4 koloretan” izeneko D’ELIKATUZ ESPERIENTZIAK zozketatuko ditu. Zertan datza? D’elikatuzen dagoen erakusketara bisita gidatua izateko eta Martinez Jatetxean afari berezi bat dastatzeko aukera izango dute irabazleek.

Sariak bikoitzak dira eta saridunek uztailaren 12an gozatu beharko dute sariaz.

Inprimatu