Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin, Euskal Herriko XXII. Txistorra Lehiaketa ospatu zen Ordizian, asteazkenean.
Lehen saria Ordiziako Lasa Harategiarentzako izan da, 134,50 puntu lortuta. Bigarrena, Eibarko Mujika Harategiak eskuratu du (117,70 puntu), eta podiuma Elorrioko Patxi Aramberrik osatu du (115,50 puntu). Laugarren postua Dimako Zuazu Harategiarentzak lortu du (111,50 puntu) eta Ataungo Erauskin Harategia bosgarren gelditu da, 110,50 punturekin.
ZORIONAK MAXI!