
“Erosketa bat, taupada bat” kanpainako lehen zozketa egin dugu, eta dagoeneko baditugu 100 euroko erosketa-bonuen lehen 15 irabazleak.
Zorionak guztioi! Irabazleen izenak eta saritutako boletoak banatu dituzten establezimenduak albiste honekin batera argitaratutako irudian ikus daitezke.
Kanpaina honen bidez, Ordizian egindako erosketa bakoitzak gure herriari bizia ematen diola gogorarazi nahi dugu. Erosketa txiki edo handi bakoitza taupada bat da: tokiko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen aldeko keinu bat.
Eskerrik asko Ordizian erosten duzuen guztioi, bertako establezimenduetan konfiantza izateagatik eta herria egunero taupadaka jartzeagatik.
Kanpainak aurrera jarraitzen du eta oraindik sari gehiago geratzen dira:
-
Urriaren 22an: 100 euroko beste 15 erosketa-bonu zozkatuko ditugu.
-
Urriaren 23an: 500 euroko sari berezia zozkatuko dugu.
Erosketa bakoitza, taupada bat. Egin Ordizia taupadaka! 💙