Establezimendu lagunkoien bideoaren grabaketa

Albisteak

 

ordiziaaadendakordiziaadendak

 

Egun hauetan zehar Ordiziako kaleak Euskadi Lagunkoiaren barruan sartzen den "Establezimendu Lagunkoi"ei buruzko bideoaren grabaketaren eszenatoki dira.

Filmatzeko erabili diren denden artean "Adinarekiko lagunkoiak diren establezimenduak sustatzea", adinekoen beharrak aintzat hartuta betetzen duten establezimenduak aukeratu dira.

Aholku bidezko hezkuntza kanpaina honen bitartez, kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagundu nahi die.

Adinekoek denda txikietan erosi ohi dute eta leialtasunarekin saritzen dute bezeroari zerbitzu ona ematea. Ordizia kasu honetan Euskadi Lagunkoiaren bultzatzaile paregabea bilakatu da.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu Ordiziako denda eta jatetxeei "Establezimendu Lagunkoiak" izateko pausoa eman dutelako eta oraindik ez direnei animatu egiten diegu bezeroarentzako arretaren kalitatea handitzeko, ez bakarrik adinekoei dagokienez, baizik eta baita pertsona guztiei dagokienez ere.

 

http://www.euskadilagunkoia.net/eu/albisteak/albiste-orokorrak/623-establezimendu-lagunkoien-bideoaren-grabaketa

Inprimatu