EUSKADI GASTRONOMIKA

Albisteak

430023340 723720489866977 7726735425209455905 n

Eusko Jaurlaritzak-k EuskadiGastronomika-ko  545 enpresa aintzatetsi ditu, Euskadi erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa sustatzeko egindako ekarpenagatik. Horietako bat,  gure bazkide den D'elikatuz izan da. 
 
Duela 10 urte sortutako proiektua Euskal Kultura Gastronomikoa sustatzen duen sare bihurtu da, sektorearen profesionalizazioa sustatu eta eskaintza turistikoa hobetzen duena.
 

Gaur arratsaldean egin da, FICOBAn (Irun), Euskadi Gastronomika FESTA, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia sozietate publikoaren bitartez, Euskadi Gastronomika sarea osatzen duten 545 enpresak aintzatesteko antolatu duen lehen topaketa, Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko gisa sustatzen laguntzeagatik.

Lehen edizio honetan aitortutako enpresa guztietatik 160 Arabakoak dira, 147 Bizkaikoak eta 238 Gipuzkoakoak. Tipologiaren arabera, 309 jatetxe-arlokoak dira, 147 industria bisitagarri, 47 denda, jardueren eta esperientzien 19 hornitzaile, 12 museo eta interpretazio-zentro, 8 agentzia eta 3 gida.

 
Inprimatu