IRUNE MUJIKA, EUSKADI JOSTEN 2026KO GIPUZKOAKO EPAIMAHAIKIDE

Albisteak

c

 

Urriaren 4an, Euskadi Josten 2026ko Gipuzkoako lurralde-lehiaketa ospatu zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, moda, sormena, berrerabilpena eta tokiko merkataritza uztartu zituen ekitaldian.

Aurten, gainera, oso pozik gaude Irune Mujika, IMZ dendakoa eta Ordizianeko bazkidea, lehiaketako epaimahaikide izan delako.

Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek berreskuratutako materialak erabiliz beren proposamenak sortu zituzten zuzenean, eta amaieran diseinuak aurkeztu eta sariak banatu ziren.

Zorionak, Irune, eta eskerrik asko zure esperientzia eta begirada Euskadi Josten bezalako ekimen batean partekatzeagatik! 💙

Inprimatu