
Ordiziako merkataritzak Merkealdian Gaude kanpaina jarri du martxan, udako merkealdiei bultzada emateko eta herriko establezimenduetan erosketak sustatzeko.
Kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 50 euroko 6 erosketa-bonu zozketatuko dira, tokiko merkataritzan erabiltzeko.
📅 Zozketa uztailaren 22an egingo da.
Ordizian Elkartetik herritarrak gonbidatzen ditugu herriko dendetan erostera eta tokiko merkataritzaren alde egitera.
Erosi hemen eta irabazi!