NATALE ORMAZABAL ETA DANEL MADRAZOREN TORTILLA DA ALDE ZAHARREKO GOXOENA

Albisteak

 

53651617354 ee540cd69a c

Dozena bat tortilla aurkeztu dituzte Ordiziako Alde Zaharreko jaietako lehiaketara. Leire Etxeberria - Iride Ardanaz eta Eneko Akallaga - Eneko Samaniego bikoteek osatu dute podiuma

Natale Ormazabal eta Danel Madrazok egiten dute Ordiziako Alde Zaharreko patata tortilla goxoena. Hala ebatzi du festetako epaimahaiak, eta gaur eguerdian egin duten txapelketa eurek irabazi dute. Denera, dozena bat tortilla aurkeztu dira. Leire Etxeberria – Iride Ardanaz eta Eneko Akallaga – Eneko Samaniego bikoteek osatu dute podiuma. Garaileek Ordizianeko dendetan gastatzeko 50 euroko eta Lasa harategiko beste 50 euroko bonuak jaso dituzte; gainerakoek, Ordizianeko dendetan gastatzeko 50.

Sekretua gatza neurrian erabiltzea dela kontatu du Madrazok. Epaileek ere egin diote horri erreferentzia, bertsotan. Batzuk gaziak zeudela kontatu dute eta beste batzuk, gezak. Halaber, tipuladun tortilla aurkeztu dute. Gehienek egin dute tipularen aldeko apustua.

12:00etan hasi dira lanean eta ordubete pasa izan dute tortillak aurkezteko. Ondo moldatu dira, guztiek entregatu baitute zerbait. Bitartean, bertsolariak aritu dira Ordiziako plaza girotzen. Hauek izan dira epaile, Emauneurre taldeko bi kiderekin batera. Aurkezpena, usaina, testura eta zaporea baloratu dituzte.

Ikusle ugari bildu da sukaldarien inguruan. Eguna borobiltzeko elkarrekin jan dituzte tortilla guztiak. Platerak garbi itzuli dira etxera.

53650397637 2378ff3ca8 c53650397762 87425364c4 c53650397812 f82879aac9 c53650398012 d2cc87ace7 c53651270711 c125ac2c87 c53651485253 ed8a1787e1 c53651485358 cbe000faf2 c53651485378 7d203ca62f c53651485548 ed597fe604 c53651485593 687bf18a4a c53651617699 8270a952dd c53651617699 8270a952dd c 153651727680 95c7bc88d2 c53651727705 ff7103868d c53651727785 8fe05a0626 c53651727865 0da080f4ab c53651727900 9e40926422 c

 

53651728010 b79c8776d8 c

 

GOIERRIKO HITZAREN albistea: https://goierri.hitza.eus/2024/04/13/natale-lasaren-eta-danel-madrazoren-tortilla-da-alde-zaharreko-goxoena/

Inprimatu