ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, “ORDIZIAN BLUE FRIDAY” kanpaina aurkezten du, azaroaren 19tik 23ra ospatuko da eta 750€ko balio duen erosketa-txartela zozketatuko da.
“DENAK BELTZA IKUSTEN DUTENEAN, GUK URDINA IKUSTEN DUGU” BERTAKO MERKATARITZAN EGINDAKO EROSKETAK SARITU NAHI DIRA ETA EZAGUNA DEN “BLACK FRIDAY” ORDIZIAKO MERKATARITZARA EGOKITU, MEZU BAIKORRA BIDALIZ.
ORDIZIAN elkarteak 750ko balio duen erosketa-txartel bat zozketatuko du beraien erosketak kanpaina honetan parte hartzen duten 80 baino gehiago saltoki eta ostalaritza establezimendutan azaroaren 19tik 23ra 13:00ak baino lehen erosketak egin edo kontsumitzen duten bezeroen artean. Bezeroek, beraien datuekin osatu eta ondoren Andra Mari kaleko 21 zenbakian dagoen Ordizian Merkataritza Bulegoan kokatutako postontzian bota beharko duten txartela jasoko dute. Zozketa azaroaren 23an, ostirala, 13:15tan egingo da eta pertsona irabazleak erosketa-txartela jaso eta bere osotasunean arratsalde horretan bertan trukatu beharko du kanpainan parte hartzen duten saltokietan.
Era honetan, Estatu Batuetatik inportatutako erosketa jardunaldi hau jasotzen du ORDIZIAN elkarteak, honi buelta eman eta proposamen desberdin bat eginez kolorez aldatzeko. Elkartea eta herria ere identifikatzen duen kolore urdina, globoen bitartez establezimendu komertzialak apaintzeko baliagarria izango da eta “ORDIZIAN BLUE FRIDAY” Ordizian ostirala urdina mezua luzatzeko.
Kanpaina hau, Ordiziako 750 urteurrenaren ospakizun urtearen azken txanparekin aldi berean izanik eta honi keinu bat eginez, 750 globo izango dira establezimenduak apainduko dutenak eta 750 euro ere saria jasoko duen zorioneko pertsonak gozatzeko aukera izango duen diru-kopurua.
ORDIZIAN elkarteko helburua da, aste honetan edo urtearen zehar ere saltokietan eskaini daitezkeen deskontuetan bakarrik ez zentratzea, baizik eta gertutasunean, produktuen kalitate-prezio onean eta atentzio pertsonalizatuan bertako komertzioetan erosketak egiteko nahiko arrazoi aurkitzen dituzten bezeroei kanpaina desberdinak antolatuz, zozketak eginez eta dinamizazio ekintzak kaleratuz saritzea. Ulertuz ere, herriko komertzioan erosketa egiteak zuzenean edo zeharki itzultzen zaigula, herri hobe bat posible egiteko baliagarriak diren faktore desberdinen bitartez.
Hau horrela izanik, inportatutako jardunaldi honen jatorriak aipatzen duen kaosa eraldatzen du ORDIZIAN elkarteak eta saria izan dezaketen gertuko erosketa esperientziak gozatzeko aukera emanez bere komertzioak goraipatzen ditu. Guzti hau, eskaintza komertziala handitu eta erakargarriagoa egiten duen lokal komertzial batzuen berreskuratzea errealitate bat den momentuan.
Gabonetako daten ateetan gaudenean eta Gabonetako Kanpainaren aurkezpenaren zain, bertako komertzioarekiko sentikor bihurtzeko eta gure herrietako saltokietan kontsumitzea guztiontzat aukera onuragarriena denarekin kontzientziatzeko garaia da.