
Ordizian elkarteak ekainerako zozketa berri bat jarri du martxan Ordizian Txartelaren erabilera sustatzeko.
Ekainaren 1etik 22ra bitartean, Ordizian Txartelarekin egindako erosketa guztien artean, Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Garagardo Azokarako 2 pertsonentzako 5 menu zozketatuko dira. ????????
Kanpainaren helburua Ordiziako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetako establezimenduetan erostea sustatzea eta Ordizian Txartelaren erabilera bultzatzea da.
Parte hartzeko oso erraza da:
✅ Erosi Ordizianeko establezimendu PARTAIDEETAN.
✅ Ordaindu Ordizian Txartelarekin.
✅ Automatikoki zozketan sartuko zara.
???? Zozketa ekainaren 22an egingo da.
Animatu eta gozatu Ordiziako tokiko eskaintzaz. Erosi bertan, erabili Ordizian Txartela eta irabazi! ????