ORDIZIANEK AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGINGO DU

Albisteak

ARGAZKIA

Urtero, apirilaren 2an, Autismoaz kontzientziatzeko Nazioarteko Egunean, mundu osoko milaka eraikin eta monumentu garrantzitsu kolore urdinez argiztatzen dituzte, autismoaren gaitza duten pertsonen eta beraien senitartekoei laguntza eta elkartasuna erakusteko.

Autism Speaks-ek sustatutako Light It Up Blue (LIUB) nazioarteko sentsibilizazio kanpaina da, eta aurten ORDIZIANek bat egin du kanpainarekin talde honi elkartasuna erakusteko bere ekarpena eginez.  

Ekimena apirilaren 2ko arratsalde eta gauean burutuko da eta horretarako ORDIZIANek bere bulegoko erakusleiho guztiak urdinez argiztatuko ditu Autismoaren Nazioarteko Egunean, autismoari buruzko kontzientziazio soziala indartzeko eta autismoa duten pertsonak gizarteratzen laguntzeko guztiok nola lagundu dezakegun jakiteko. ACV Multimedia, Alazne Ileapaindegia, Amaren, Arantxa Mertzeria-Lentzeria, De la Cuesta, Estibalitz Ruano Matxain Ileapaindegia, Eukene Diseinu Grafikoa, Foto Ordizia, Gofi BErri, Hidalgo Bitxitegia Imana Irurena Mertzeria-Lentzeria, Kixmi, Koska Goxokiak, Lekuona Osagarriak, Lirain Lurrindegia, Mujika HArategia, Mujika Liburudenda, Palomo, Porfirio Fernandez, Ugalde Edariak, Vicuña Confección y Vicuñas Sport bazkideak ere ekimen honetara batzen dira eta euren erakuslehioetan erreibindikazio mezuak irakurri ahal izango dituzue.

Gainera, Elkarteak berak merkatariei laguntzeko deia egiten die, izan elkarteko kide edo ez, “ordiziako merkataritzari balioa ematen dion ekimen ederra delako”.  

Kanpaina honek herritarrei autismoari buruzko informazioa bidaltzeko aukera aparta ematen du eta autismoaren gaitza duten pertsonei gizarteak harrera ona egiteak duen garrantzia azpimarratzeko.

Autismoaren inguruko informazio osoa www.gautena.org (Gipuzkoako Autismo Elkartea) eta http://diamundialautismo.com orrialdetan duzue.  

Inprimatu