Albisteak

Piztu Gabonak Ordizian kanpaina abiatu da

 

WhatsApp Image 2021 12 17 at 10.43.08

 

Ordiziako Udalak, Ordizian Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu-enpresen Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean, murgiltzear gauden Gabonetan herrian kontsumitzeko deia egiteko Piztu Gabonak Ordizian kanpainari hasiera emango diote.

“Urte osoan zabaltzen dugun mezua da, Bizi Ordizian eta erosi Ordizian. Eta, orain, Gabonetan, erosketak egiterako orduan ere herrian ditugun establezimenduetara jotzeko deia egiten dugu. Ordiziak eskaintza zabala du dudarik gabe, eta bertako saltoki txikietan erosiz produktu bat baino gehiago eskuratzen dugu: gertutasuna, konfiantza, kalitatea, ongizatea, herria bizia izatea…”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

3.000 euro saritan

Ekimenak 500 euroko kupoi baten, 100 euroko 10 kupoiren, 50 euroko 20 kupoiren eta 10 euroko 50 kupoiren zozketan parte hartzeko aukera ematen die bezeroei, parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko. Sarien zenbatekoa, guztira, 3.000 eurokoa da.

Bezeroek parte hartzeko sistema erraza da. Kanpainan zehar ekimenean parte hartzen duen establezimenduetakoren batean kontsumituta, zenbaki bat duen txartela eskuratuko dute, eta kanpainari amaiera emateko zozketa egingo da, hain zuzen ere, urtarrilaren 10an.  

Informazioa Ordizian elkartearen webgunean (www.ordizian.eus ), 943 887 340 telefonoan edo Ordizian elkartearen bulegoan (Santa Maria-Andre Maria kalea 21) kontsultatu ahal izango da. Irabazleak Ordizian elkartearen bulegoan erakutsi beharko du txartela, saria lortu aurretik, eta hala badagokio, ekimenarekin bat egin duten eta elkarteko kide diren dendetan gastatu beharko du. Saria jasotzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izango da.

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek #piztugabonakordizian leloa duen identifikazio-kartel bat izango dute; beraz, ekimena martxan den bitartean, establezimenduak bisitatzen dituzten bezeroek ikusteko eta ezagutzeko modukoa izango da.

"Ekimena baliozko proposamena da, tokiko merkataritzak egiten duen lana goraipatzen duena, herritarrari nola lagundu bilatzen duena, dinamizazioa bultzatzen duena, gure auzoei bizia ematen diena, tokiko ekonomia sustatzen duena, udalerria haztea eragiten duena eta bizi zaren tokian zerbitzurik onenak izatea bultzatzen duena. Horrekin, lurraldeak garapen handiagoa izango du, gizarte eta kultura eginkizuna betetzen baitu, Ordiziako ondare diren kulturaren, balioen eta ohituren motorra izanez".


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy AS-AST-OST-OS
    8:00 - 15:00

  • dummy ASTEAZKENETAN
    8:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00