Albisteak

3.000 BONO BERRI JARRIKO DIRA SALGAI ASTELEHENEAN

Imagen de WhatsApp 2025 10 30 a las 20.14.23 b5e9a3c5

 

3.000 bono berri jarriko dira salgai astelehenean, Santa Maria 21 kaleko Ordizian elkartearen bulegoan. 20 euro ordainduta 30 euroko gastua egin ahalko da; Udalak jarriko ditu gainontzeko 10 euroak. 16 urtetik gorako edonork eros ditzake bonuak, eta norbere izenean bi eta beste pertsona baten izenean beste bi erosi ahalko dira (NANa aurkeztu beharko da).

  • Bonuak erosteko ordutegia: 10:30-12:30 eta 17:30-19:30.
  • Bonuak azaroaren 3tik 30era erabili ahalko dira.

Ordiziako Udalak bono-kanpaina berri bat jarriko du abian hirugarren sektorea sustatu eta hari balioa emateko. Gaur egun udalerrian dagoen merkataritza-sektorea indartu eta bultzatu nahi da, kontsumitzaileei abantaila ekonomiko bat eskainiz. Abantaila hori, zalantzarik gabe, kontsumitzaileentzat erakargarria izango da eta Ordiziako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduak bisitatu eta bertan erosketak egiteko gonbita izango da.

 

Kasu honetan, 3.000 bonu jarriko dira salgai 20 euro ordainduta 30 euro gastatzeko aukera emango dutenak, hau da, Udalak gainerako 10 euroak ordainduko ditu. Horrela, 90.000 euroko diru sarrera eragingo da herriko negozioetan.

 

Bonuak saltzeko kanpaina berriz jarriko da martxan. 16 urtetik gorako edonork eros ditzake bonuak, Ordiziakoak izan ala ez. 30 euroko erosketa bonu bakoitzeko, bezeroak 20 euro ordainduko ditu eta Udalak 10 euro jarriko ditu. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bere izenean bi bono eta beste baten izenean beste bi erosi ahal izango du, ordezkatuaren NANa aurkeztuz.

Bonuak azaroan bakarrik erabili ahalko dira, azaroaren 3tik 30era.

Non eros daitezke bonuak?

Azaroaren 3tik aurrera, astelehena, eta izakinak agortu arte erosi ahalko dira. Ordiziako Merkataritza Bulegoan bakarrik eskuratu ahal izango dira, Santa Maria kaleko 21ean. Ordutegia 10:30tik 12:30ra eta 17:30tik 19:30ra.

Ordiziako Udalak egindako aurreikuspenaren arabera, 80 saltoki inguru gehituko zaizkio kanpainari eta erosketa-bonuak erosten dituzten pertsonek denda hauetan trukatu ahal izango dituzte.

Hala, tokiko merkataritzaren bidez erosketak azaroan egiteko aukera izango dute herritarrek, dagoeneko Gabonetako erosketetan pentsatuta edo beste behar batzuei erantzuteko eta, zalantzarik gabe, Ordiziako Udalak ORDIZIAN merkatarien elkartearekin lankidetzan abian jarriko duen bonu-kanpainaren edizio berri honetan islatuko den kalitatezko eskaintza zabalaren bidez premia horiei erantzuna eman ahal izango diete.

 

 


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    08:30-15:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA