Ordizian

Image

Ordizian Elkartea

ORDIZIAN, Ordiziako dendarien, tabernarien eta zerbitzuen elkartea ofizialki 1991n eratu bazen ere, 1978. urteaz geroztik dihardu gogor lanean elkartearen parte diren bazkideen interes ekonomikoak, profesionalak, sozialak eta kulturalak ordezkatzen, kudeatzen, defendatzen eta sustatzen, eta udal-agintariekin lankidetzan dihardu herriko hirugarren sektorea indartzen eta gure bezeroei produktu-aukera zabala eta askotarikoa eskaintzen.

Hauek dira gure helburu nagusiak

1
Elkartekideen izaera eta horien arteko harremana sortzea, mantentzea eta garatzea, guztiontzako diren zerbitzuak sortuz eta ekintza bateratuak landuz.
2
ORDIZIAN Elkarteko kideentzat gizarte-, kultura- eta ekonomia-hobekuntzak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak programatzea.
3
Sektoreko eta bazkideen enpresa- eta lanbide-kudeaketa hobetzen laguntzea.
4
Sektorearen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea, berariazko prestakuntza-ekintzak bultzatuz eta garatuz.
5
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak aintzatetsiak izaten laguntzea, beraiek baitira herrian aberastasuna eta bizitza sortzen dutenak, eta aldi berean, hirigintzako, gizarte-kohesioko eta gure herriaren jasangarritasunerako funtsezko elementuak.
6
Kontsumo jasangarria, orekatua, ingurumenarekiko errespetuzkoa, eta mugikortasuna sustatuko dituen merkataritza-hirigintza bat garatzen laguntzea.
7
Dagokien erakunde eta agintariekin bitartekari-lanak egin Ordiziako merkataritza-sektorea eta eskaintza kulturala, turistikoa, aisiakoa eta elkartasunekoa hobetze aldera.
8
ORDIZIAN Elkarteko kideak sustatzeko ekitaldiak eta kanpainak antolatzea.
9
Gure herria sustatzea, merkataritzarako eta aisiarako kalitatezko leku gisa.
10
Herrian aberastasuna eta enplegua sortzea, eta gizarte- eta ekonomia-egiturak garatzea.
Hori guztia, gure bezeroei merezi duten arreta emanez. Tratu pertsonalizatua eta kalitatekoa emanez.
0
Bazkide

Elkartekideentzako zerbitzuak

AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA ETA PERTSONALIZATUA

Besteak beste, sektorearekin lotura duen edozein gairi buruzko informazioa helarazten diegu gutunen bitartez, kontsulta pertsonalizatuei erantzuten diegu (araudiak, diru-laguntzak, salmenta-motak, zerga-, lan- kontabilitate- eta beste hainbat gairen inguruko aholkularitza), kalitaterako programak martxan jartzen ditugu, zuzeneko eta bat-bateko komunikazioa lantzen dugu gure elkartekideekin Elkarteko whatsapp taldearen bidez.

MERKATARITZA ANIMAZIOA ETA DINAMIZAZIOA

Urtean zehar, ORDIZIAN Elkarteak makina bat jarduera antolatzen du, merkataritza indartzeko, bezeroak erakartzeko, elkartekide diren dendetan egindako erosketei balio erantsia emateko, kaleak bizirik iraunarazteko eta, horrela, bezeroak herrian geratzea lortzeko. Honako ekintzok antolatzen ditugu, besteak beste: stock azokak, kaldereroak, pintxo-potea, udaberriko kanpaina, kantineren aurkezpena, lehiaketak eta zozketak, moda-pasarela eta Eguberrietako kanpaina.

DIRU-LAGUNTZEN KUDEAKETA

Indarraldian dauden diru-laguntzei eta horiek jasotzeko aukerari buruzko aholkularitza. Elkarteko kide diren enpresentzako laguntzak kudeatzen eta izapidetzen ditugu guztiz DOAN.

PRESTAKUNTZA

Elkarteko kide diren enpresentzat prestakuntza-ikastaro espezializatuak antolatzen ditugu DOAN.

GURE HITZARMENAK

ORDIZIAN Elkartean hainbat akordio sinaturik ditu zenbait enpresarekin eta erakunderekin, errentagarritasun handiagoa eta elkarteko kide diren enpresei zerbitzu gehiago emateko: Caja Rural de Navarra, Banco Sabadell Guipuzcoano, GITB, Europa FM, Segura Irratia, eta abar.

Gure batzarkideak

  • Lehendakaria: Mª Jose Rosco (Maos)
  • Lehendakariordea: María Sanz (Gofi Berri)
  • Idazkaria: Naiara Insausti (Biñaspre)
  • Diruzaina: Nekane Arza (Palomo)
  • Bokalak: Leire Arandia (Erro Koop. - D’elikatuz), Miren Ajuria (Vicuña Sport), Maxi Caligaris (Lasa Harategia) eta Marta Rodriguez (Marta)

Bulegoa

Ordizian Elkartearen egoitza, Andre Maria kalean

Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA