Albisteak

Astelehenetik aurrera KAIXO UDA! Kanpaina berria martxan!

Kaixo uda CARTEL

 

ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, herriko merkatari txikiak eta ostalariak babestu eta kontsumoa indartzeko “KAIXO UDA” leloa duen kanpaina jarriko du martxan Eusko Jaurlaritza eta Udalaren laguntzarekin. Ekimena ekainaren 17tik ekainaren 29a bitartean egongo da martxan eta partaide diren dendetan erosten duten bezeroek 100€ko 4 erosketa txartel  eta 300€ko erosketa txartel  1 irabazteko aukera izango dute.

Aipatu ekimenaren bitartez, partaide diren dendetan erosten duten bezeroek kartila bat jasoko dute eta helburua izango da kartila hori partaide diren 8 establezimendu ezberdinetako zigiluekin betetzea.

Behin hori betetakoan, kartila ORDIZIAN Bulegoan dagoen postontzian sartu beharko da zozketa eguna baino lehen. Parte hartzaileek 300€ko erosketa txartel bat eta 100€ko 4 erosketa txartel irabazteko aukera izango dute. Zozketa uztailaren 1ean egingo da.

Guztira 4.500 promozio-kartila banatuko dituzte parte hartzen duten establezimenduek bezeroek zozketan parte har dezaten. 

Sariak erosketa edota kontsumizio moduan kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatu behar dira, horretarako ezarritako epean.

PARTAIDEAK

Kaixo uda CARTEL listado participantes


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA