
Gaur, D’Elikatuz zentroan, «Betiko dendak, Ordiziako altxorra» erakusketaren irekieran, gure merkataritzaren historia eta bizipenak partekatzeko aukera izan dugu.
ORDIZIANetik eskerrak eman nahi dizkiegu gaur hurbildu ahal izan diren guztiei, baita beren oroitzapenak eta istorioak gurekin partekatu dituzten merkatariei ere. Ederra izan da elkarrekin egotea eta ondoren ere solasean tarte bat partekatzea.
Denda bakoitzaren atzean pertsonak, urteetako lana eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako istorioak daude. Gure kaleei bizia eman dieten saltokiak gure herriaren nortasunaren eta memoria kolektiboaren parte dira. Gure denden historia gure historia ere bada.
Gaur etortzerik izan ez dutenek oraindik badute erakusketa ezagutzeko aukera: azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai D’Elikatuz zentroan, 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duten eta oraindik zabalik dauden Ordiziako saltokien argazkiak, testigantzak eta historiak biltzen.
Zatoz gure herriko altxor hau ezagutzera! 💙

