Albisteak

“DENDA TXIKI, HERRI HANDI” TOKIKO MERKATARITZAREN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

1

 

Ordizian Elkartearen eta Ordiziako Udalaren eskutik sentsibilizazio eta dinamizazio kanpaina bat abian jartzen da, 1000 sari zuzen baino gehiago banatuko dituena eta erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera emango duena.

Abenduaren 16an tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko helburuarekin, udalerriko dendak dinamizatzeko balioko duen sentsibilizazio-kanpaina hasiko da, eta, horrez gain, hurbileko merkataritzan kontsumoaren garrantzia azpimarratu nahi da, bai Gabonetan, bai beste kanpaina batzuetan, bai urte osoan zehar. Abenduaren 24ra arte, kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketak egingo dutenek "Rasca y gana" txartelak jasoko dituzte, 1140 sari zuzenetako bat eskuratzeko aukerarekin (erosketa-poltsak, aterkiak, katiluak eta baleak 3€, 5€ eta 10€) eta 150 €, 100 € eta 50 € balio bakoitzeko erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukerarekin ere.

“Denda Txiki, Herri Handi” lemapean, hainbat sektoretako 90 merkataritza-establezimendu parte hartuko dute ekimen honetan, besteak beste, elikadura, dekorazioa, kirola, diseinu grafikoa, etxetresna elektrikoak, argazkilaritza, ostalaritza, informatika, erlojutegi, optika, ile-apaindegi eta estetika, telefonia, ehunak... Eskaintza zabala eskaintzen delarik eguneroko beharrak asetzeko baita Gabonetako kanpainari dagozkionak, eta aukera ona da tokiko merkataritzak dituen produktu eta zerbitzuen artean opariak hautatzeko.

Kanpainaren leloak dioen bezala, udalerriko denda txiki edo establezimenduek herri handiagoa egiten dute zentzu guztietan, gure gauzengatik apustua egiterakoan, gertukotasunaren eta gure jendearen alde, urte osoaren zehar saltokiak aurrera eramaten dauden gure lagun eta senideen alde, denda eta dendari hauek gure kaleetan izateak ematen dituen onura guztiak kontutan izanik ze beraiek dira egunero ikusi, entzun eta benetan axolan hartzen dizkiguanak.

Denok han eta hemen erosten dugun arren eta bilatzen ari garen horri erantzuna emango dioten plataforma ezberdinetan sartzeko aukera izateaz gain, lehen pausua tokiko merkataritzan emateko apustua egin beharko genuke, eta ez ahaztu denda txikien bitartez bezero eta herritar gisa guri handiak egiten dizkiguten balioak, herri bat handia egiten dutenak.

Horregatik guztiagatik eta urtea amaitzeko, Ordiziako merkatariek, Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako Elkartearen bitartez eta Udalarekin lankidetzan, urteko 365 egunetan izandako bezeroen fideltasuna saritzea erabaki dute sari zuzenak lortu eta erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera emanez, beste behin ere eta kasu honetan abenduaren 16tik 24ra herriko dendetara, Ordiziako merkataritzara, gerturatu eta erosketak egingo duten horiei. Horrela, saltokietan merkataritza jarduera dinamizatu nahi da bezeroekin harreman zuzena bilatuz eta leialtasuna sarituz.

Abenduaren 16tik abenduaren 24ra bitartean erosketak egiten dituzten pertsonen artean "Hazkatu eta irabazi" 10.000 txartel baino gehiago banatuko dira:, kasu honetan erosketa-poltsak, katiluak, aterkiak eta erosketa-txartelak, 3 €, 5 € eta 10 € balio duten erosketa-txartelak banatuko dira. Behin txartela bete ondoren, eta dagokion saria lortuz gero, bezeroa Ordizian merkataritza-bulegotik pasa beharko da. Bitartean, txartela zuzenean saritua ez bada, txartelaren atzealdean izena eta telefono zenbakia jarri ondoren Andra Mari kaleko 21. zenbakian kokatuta dagoen Ordizian Merkataritza Bulegoko postontzian sartu beharko da 50€, 100€ eta 150€ balio duten erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko.

Horrela, hurbiltasun-kontsumoaren garrantzia balioan jartzea espero da, eta erosketak tokiko merkataritzara bultzatu eta bideratzea, saltoki txikietan erostea lehentasuna moduan edo lehen hautua bezala duten horiei sarituz eta ilusioz betez.

Aipatzekoa da Ordizian elkarteak Gabonetako saskien zozketa martxan duela eta laster errege-opilen zozketa ere martxan jarriko duela, hau guztia Ordizian txartelarekin erosketak egiten dituztenentzat. Sariak ausaz aterako dira fideltasun txartela erabiliz egindako erosketen ticketetan, eta Ordizian Merkataritza Bulegoan trukatu ahal izango dira.

Gainera, aurreko urteetan bezala, Merkataritza Elkarteak lau photocall jarriko ditu herriko lau puntutan, ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten pertsonak Olentzeroren, Mari Domingiren eta hiru erregeen irudiarekin argazkiak atera ahal izateko "Nik ere nire erosketak Ordizian egiten ditudalako" mezuaren ondoan. Photocall-ak abenduaren 18tik urtarrilaren 3ra bitartean egongo dira instalatuta, eta azken egun horretan, 300 €-ko sari bat zozketatuko da argazkia egitera animatu eta photocalletan adierazitako whatsapp zenbakira argazkiak bidali dituztenen artean. Saria osoa erregeen eguna baino lehen trukatu beharko da.

Herriko kaleak apaintzeko baliagarriak izango dira photocall-ak, abenduaren 13tik aurrera herriko kaleak apaintzeko piztuko den argiteria eta denden Gabonetako erakusleihoekin batera. Horietatik 16 dendek ohiko Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartuko dute eta lehenengo hiru sailkatuek 50€, 100€ eta 150€-ko erosketa-txartelak irabaziko dituzte.

"Denda Txiki, Herri Handi" sentsibilizazio-kanpaina, merkataritza sektoreko Gabonetako zozketak eta erakusleihoen lehiaketa, modu honetan, Udalak udalerriko hainbat erakunderekin aurkezten duen aisialdi-eskaintza handiarekin bat egiten dute; horrela, pertsona guztiak herriko dendetan eta Ordiziako kultura- eta festa-eskaintzan arreta jartzea bilatzen da.


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA