Albisteak

DIRULAGUNTZAK: Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko laguntza eskaerak egiteko epea zabalik

62021434 2309671705791769 2912153560886018048 n

 

2.050.000 euro bideratu ditu MEC-2019 programak saltokiak modernizatzen laguntzeko

Saltokiak Modernizatzen Laguntzeko Programaren (MEC) helburua da bultzada bat ematea euskal saltokiak eraberritzeko eta haien kudeaketa-baliabideak eta azpiegiturak hobetzeko. Ekitaldi honetan, bere aurrekontuak 2.050.000 euro bideratu ditu helburu hori lortzeko laguntza-lerro desberdinetarako.

Laguntza horiek itzultzeko ez diren subentziotzat hartuko dira eta inbertsio burutuak eta ordainduak finantzatzeko izango dira.

Ondoko kategoria hauek izango dira subentzionagarriak:

a) Lokala, altzariak eta ekipamenduak eraberritu eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-jarduera eta dagozkion elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, garatzeko beharrezkoak. Aktiboetan egindako inbertsioak subentzionatu ahal izango dira, merkataritza-jarduerari elementu berritzaile bat, balio erantsia edo nortasun berezi bat emango diotenak, Merkataritzaren Gida Planarekin bat etorriz.

b) Balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, beren aplikazioak eta osagarriak, baldin eta merkaturatzeko prozesuan sartzen badira edo enpresa-kudeaketarako badira. Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta saltoki bakoitzeko ekipo informatiko osatu bat subentzionatuko da gehienez. Inoiz ere ez dira subentzioaren xede izango telefono mugikorrak ez eta web-orrien sorkuntza, garapena eta/edo ezarpena ere. Subentzionagarritzat hartuko da saltokiaren web-orria dispositibo mugikorretara egokitzea.

Inbertsioak eskaera egiteko garaian egin eta barneratu behar dira enpresaren aktiboan. Beraz, eskaerarekin batera aurkeztu behar dira ordainagiriak.

Interesatuek hilabete bateko epea dute eskaerak aurkezteko, buletinean argitaratu ondorengo egunetik hasita. Eskaerak modu telematikoan egingo dira Euskadi.eus webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 30ean hasiko da eta 2019ko uztailaren 1ean amaituko da.  2018ko uztailaren 3tik 2019ko uztailaren 1era arte egindako inbertsioak hartuko dira kontutan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

HEMEN ikus dezakezue programa arautzen duen agindua.

 


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA