EROSKETA BONOAK JARRIKO DITU SALGAI ORDIZIANEK, URRIAREN 28AN

cartel Ordizian bonoa 2019

ORDIZIAN Elkarteak bertako saltokietan erosketak egitera animatu nahi dituzte herritarrak. Horretarako, 10 euroko deskontua eskaintzen duten erosteka bonoak jarriko ditu salgai Ordiziako Merkatari eta ostatalari elkarteak. Bono horiek, 40 euro ordainduta erosi ahal izango dira eta saltokietan erabiltzerakoan 50 euroko balioa izango dute.

Urriaren 28tik aurrera, astelehena, ORDIZIAN Bulegoan salduko dira bonoak, hauek agortu arte 09:30etatik 13:30ra (Asteazkena 15:30-18:00ra ere bai). Bono kopurua mugatua izango da, 200 ale jarriko dira guztira salgai, eta ondorioz pertsona bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu gehienez. Bono hauek erabiltzeko epea berriz, Azaroaren 8tik 30era bitartean izango da. 

Ez da Ordizian elkarteak kanpaina hau egiten duen lehen aldia, azken urteetan behin baino gehiagotan jarri ditu antzerako bonoak salgai, arrakasta handiarekin. Edozein kasutan, oraingoan bada berritasun bat, izan ere, bonoek duten 50 euroko balioa 10 euroko bost zatitan banatuta egongo da. Modu horretan, ORDIZIAN merkatari elkartea osatzen duten saltokien aniztasuna sustatu nahiean, bonoak sektore ezberdinetan erabili ahalko dira.

Ekimen honekin, Ordiziako merkataritza eta ostalaritza bizirik mantentzeko herritarrek duten garrantzia azpimarratu eta erosketak egiteko erraztasunak eman nahi dizkie merkatari elkarteak. Herrian kontsumitzeak soilik bermatu dezake herriko kaleak saltokiz beteta eta bizirik izatea.


Inprimatu   Posta elektronikoa