Albisteak

ESKERRIK ASKO UDAKO AZOKA POSIBLE EGIN DUZUEN GUZTIOI!

STOCKeskertza1

 

Beste Udako Azoka bat amaitu dugu, eta oraingoan hitz bakarra dugu buruan: eskerrik asko.

Eskerrik asko parte hartu duten saltokiei, zuen lana kalera ateratzeagatik, zuen erakusmahaiak mimoz prestatzeagatik eta bi egun hauetan Ordiziari kolorea eta bizitza emateagatik.

Eta eskerrik asko, noski, azokara hurbildu zareten guztioi. Paseatzera, begiratzera, dendak ezagutzera, eskaintzak aprobetxatzera eta, batez ere, herrian erostera etorri zaretenoi. 💙

Udako Azoka eskaintzak eta erosketak baino gehiago da. Elkartzeko, kalean giroa sortzeko eta gure herriko merkataritzaren atzean dauden pertsonak gertutik ezagutzeko aukera ere bada.

Horrelako egunek gogorarazten digute tokiko merkataritzak herriari bizitza ematen diola, baina hori guztia zuen babesari esker dela posible.

Beraz, beste behin ere: eskerrik asko saltokiei, bezeroei eta Udako Azoka posible egin duzuen guztioi.

Elkarrekin egiten dugu herria. Elkarrekin, Ordizia bizirik!


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    10:00 - 15:00

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA