Albisteak

EUSKADI BONO DENDA

BONODENDA

PROGRAMAREN FUNTZIONAMENDUA ETA JARDUNBIDEA

·        "Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda" horietako bakoitza deskontu-bonutzat hartuko da, 10 euroko balioarekin, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean. Deskontu-bonuak establezimenduek berek aplikatuko dituzte, EAEn bizi direla egiaztatu, adina eta ondasunak eskuratzeko unean onuradunak identifikatu ondoren. Alde horretatik, erakunde laguntzaileak beharrezko mekanismoak jarriko ditu atal honetan adierazitakoa bermatzeko eta egiaztatzeko.

·        Pertsona bakoitzak gehienez lau deskontu-bonu gehi ditzake, berrogei euroko balioarekin. Deskontu-bonu horiek establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. Saltokiek pertsona fisiko onuradunaren datuekin beteko dute bonua, pertsona bakoitzeko 4 bonuren muga kontrolatzeko, eta erosketa-tiketaren kopia bat erantsiko dute. Saltokiek ezin izango dute bonurik erreserbatu edo gorde beren bezeroentzat.

·        Hobaria jaso duten salmentak programa indarrean jartzen den egunetik 2020ko abenduaren 31ra bitartean egindakoak dira.

 

https://euskadibonodenda.eus/eu/contenido/mas-informacion  


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA