Goierrik bere "komertzio berdeen" ibilibide berria dauka

kb

 

Goierriko eskualdeko merkatari elkarte nagusiak (Bareak, Ordizian eta Lazkaon) Goiekirekin batera entregatu zieten atzo komertzio berdeak proiektuko parte-hartzaileei komertzio berdeen seinaleak eta “aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako, Goierriko merkatariei zuzendutako gida” praktiko berria. Eskualdeko ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen sailaren eta Eskualdeko garpane agentziaren (Goieki) kofinantzazioa izan du.

Proiektu honen xede nagusia izan da merkatari txikie informazio mekanismoak, ezaguerari sarbidea eta ikerketa eta teknologia ezberdinen inguruko informazioa merkaarien eskura jartzea, euren lehiakortasuna ingurumenare eta energiaren kudekaetaren ohitura onei esker.

Eskualdeko ekimen honek komertzio txikiak klima-aldaketaren aurkako borrokan konpromisoa hartu dezan bilatzen du. Baita kontsumo energetikoa murrizteko sektore komertzialean ingurimenarekiko ardura sustatu teknika xumeen bidez eta ingurumenarekiko komertzioan berrikuntza bultzatu ere, arrakastatsuak diren ereduak hedatuz. Bestetik, kontsumitzaileak ingurumenarekiko erosketa ohitura begirunetsuak izan dezaten, sentsibilizazioa sustatzea da xedea. 

Egitarauaren barnean antolaturiko ekimenen artean, aipatzeko da gauzatu diren 18 auditoria energetikoak, hauek Beasiango, Lazkoako, Ordiziako eta Legorretako komertzio ezberdinetan burutu dira. Era askotako jarduerak dituzten saltokiak parte-hartu dute: harategiak, ileapaindegiak, belardendak etab.

Komertzio txikizkariaren sektorea norabide egokian aldatzen ari da, pixkanaka bere lanaren eragina murriztuz. Hau, neurri handian, handitzen ari den ingurumenarekiko arauketari eta eraginkorragoak diren teknologien hedapenari esker da. Baita enpresaburuek hartzen dituzten erabaki etikoei eta kontsumitzaileen nahien inguruan egiten ari den egokitzapen lanari esker da. Izan ere, azken hauek gero eta gehiago balioztatzen dute zerbitzu eta produktuen desberdintasun eta komertzializazioa, eta produktu “berdeak”.

Ekimen honetan, Goierritarrei eta bisitariei eskualdeko komertzioek egunero energetikoki eraginkorragoak izateko, ingurumenarekiko begirunetsuagoak izateko, zerbitzu onena eta produktuaren kalitatearen inguruan egin duten ahalegina azpimarratu nahi dugu. Arrazoi horregatik, Goierritar guztiak Punto ibilibide berria ezagutzera gonbidatzen ditugu.

Komertzio berdeen zerrenda:

 Beasain

  • Olano harategia
  • Iñaki Ormazabal harategia
  • Natxo belardenda
  • Banbora ileapaindegia
  • Neu albaitaritza
  • Dendu
  • Foto Alzuri

Ordizia

  • Siglo XX harategia
  • Tximista sagardotegia
  • Vicuña sport
  • Ness boutique
  • Lasa harategia
  • Confecciones vicuña
  • Irurena mertzeria

Lazkao

  • Ni ta neu Belardenda

Legorreta

  • Bizi-natural Belardenda

Inprimatu   Posta elektronikoa