Albisteak

IBAI TABERNAREN AGURRA

Ibai

 

Urriaren 14a, asteazkena, izango da Ibai Tabernaren azken eguna. Tere eta Antxonek eskerrak eman nahi dizkiete bederatzi urte hauetan ondoan izan dituzten bezero guztiei, jasotako babesagatik, maitasunagatik eta elkarrekin bizitako uneengatik.

Eskerrak emateko, bezeroekin une berezi bat partekatu nahi dute bihar, 18:00etatik 21:00etara. Pintxoak eta edariak doan eskainiko dituzte.

Ez da betiko agurra: hemendik aurrera, Tere eta Antxon Otegi-Eneako Nerea Tabernan izango dira, bezeroak besoak zabalik hartzeko.

ORDIZIANek ere eskerrak eman nahi dizkie Tere eta Antxoni, Ibai Tabernan egindako bederatzi urteko ibilbideagatik. Nerea Tabernarekin ORDIZIANeko bazkide izaten jarraituko dute, eta zorterik onena opa die etapa berri honetan.


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    08:30-15:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA