
Irailean, Ordizian Txartelarekin egindako erosketek sari berezia izan dezakete.
Hilabete osoan zehar Ordizian Txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean 5 erosketa zozkatuko dira.
Irabazle bakoitzak egindako erosketaren zenbateko bereko Ordizian erosketa-balea jasoko du, gehienez 100 €-koa.
Zozketa urriaren 5ean egingo da.
Ordizian Txartela erabili, tokiko merkataritzan erosi eta… zure erosketa doan atera daiteke!

