Ordizian Elkarteak Bizi eta Gozatu ORDIZIAN! Kanpaina jarriko du abian uztailaren 15etik aurrera.
Kanpaina honetan 300€ko bale bat eta 100€ko 4 bale zozketatuko ditugu, parte hartzen duten saltokietan erosketak egin edo kontsumitzen dituzten bezeroen artean boletoen bidez.
Bezeroari erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik boletoak emango zaizkio eta honek bere datuekin bete eta Elkarteko Bulegoan dauden buzoietako batean bota beharko ditu zozketa eguna baino lehen. Uztailaren 19ko 20:00ak baino lehen.
Kanpaina, uztailaren 15etik 19ra egongo da martxan eta zozketa uztailaren 19an ospatuko den Kantinera Aurkezpen egunean izango da, gaueko 22:00etan Plaza Nagusian.
Zozketa eta gero kantinera aurkezpena eta Rockalean musika emanaldia izango ditugu.
Saltoki partaideak: