LEKAROZKO KORTARIA NAGUSI ORDIZIAKO GAZTA LEHIAKETAN

euskaljaiak

 

Donostiako Beti Jai Berria jatetxeak 9.000 euro ordaindu du gazta erdiagatik

“Bigarren txapela, ezin sinetsian”

Lekarozko Kortaria gaztandegiko Julen Arburuak irabazi du bigarren urtez jarraian Ordiziako Gazta txapelketa. Iazko moduan, aurtengoan ere otsailean egindako gazta aurkeztu du lehiaketara: gazta ketua eta orekatua. Bereziki hunkituta azaldu da nafarra: “iazkoa garaipena ezin genuen sinetsi, amets bat zen eta oraingo lehen saria are gutxiago. Izugarria da hau”. Alboan izan ditu Antonio Arburua eta Maddi Jimenez gurasoak, horiek ere ezin sinetsian.

Lehia estua izan da podiumeko postuetan. 8,28ko puntuazioa lortu du Kortariak. Bigarren saria Ordizian gelditu da; Joseba Insaustirentzako izan da, 8,2 punturekin. Ander Barandiaran idiazabaldarrak eskuratu du brontzea, 8.05ekoa lortuta. Hirurak izan dira 8ko puntuazioa gainditu dutenak. Orain arte inoiz ez zen txapela ematen, baina aurtengoan irabazleak hari urdinez bordatutako txapela janzteko aukera izan du.

9.000 euroko gazta erdia

Txapelketan lehia bizia izan da eta ondoren hasi den enkantean ere bai. Beti Jai Berria jatetxeak eskuratu du gazta erdi irabazlea, 9.000 euroan. Pablo Soto, jatetxeko arduraduna: “sukaldari bezala, hemengo eta kalitatezko produktuak bultzatzea beharrezkoa da. Zer gutxiago, jakinda gure artzainei laguntzeko modu bat dela eta 9.000 euro horiek Ordiziako San Jose egoitzara bideratuko direla”.

Eguraldia lagun izan du aurtengo asteazken bereziak. Goizetik jendea kalera irten da Euskal Jaiak ospatzera. Gazta lehiaketak protagonismo handia eramaten badu ere, asteazkeneko azokak, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

 

 

Berrikuntzak

Aurtengoan, hiru pantaila erraldoi jarri dira Beti Alai pilotalekuan bertan, Garagartza plazan eta Barrena jauregiaren inguruan. Hala, zuzenean emititu dira goiz osoko ekintza eta ekitaldiak, eta Arantxa Artza eta Imanol Aparicio kazetariek egin dituzte gidari lanak. Horrez gain, Amagoia Osinalde ordiziarrak zeinu hizkuntzan egin du azokaren eta lehiaketaren jarraipena eta hori ere pantailen bidez ikusi ahal izan da. Amaitzeko, aurtengoan, Pedro Katarain idiazabaldarri omenaldia egin zaio Garagartza plazan ganaduaren sariak banatu aurretik.

Arratsaldez pelota eta herri kirolak

Arratsaldean festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... eta erromeria ere ez da faltako Muxutruk taldearen laguntzarekin.  

 

Lehiaketak. Irabazleen zerrendak

ARTZAINEK LATXA  ETA KARRANTZA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLVI. GAZTA-LEHIAKETA

  1. Saria. 1.750 euro – TXAPELA - KUTXAren garaikurra – 12.000 etiketa esaldi honekin: ORDIZIAKO TXAPELDUNA, ARTZAIAREN IZENA eta URTEA eta Diploma

1º premio: 1.750 euros, Trofeo Kutxa y txapela. 12.000 etiquetas para quesos con la identificación "Campeón Ordizia y año" y denominación de la sierra donde pastorean las ovejas. Diploma

SC Kortaria (Lekaroz, Nafarroa)

  1. Saria. 850 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.
    2º. 850 euros. Trofeo Ayuntamiento de Ordizia y Diploma

Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa)

  1. Saria. 500 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.
    3º premio. 500 euros. Trofeo Ayuntamiento de Ordizia y Diploma.

Ander Barandiaran (Idiazabal, Gipuzkoa)

  1. Saria. 250 euro  eta  Diploma.
    4º premio. 250 euros y el diploma

Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa)

  1. Saria. 220 euro  eta Diploma.
    5º premio. 220 euros y el diploma

Mausitxa (Elgoibar, Gipuzkoa)

Aurten ere, finalera sailkatu diren 14 artzainei finalisten diploma bana eman zaie. Horrez gain, asteartean sukaldaritza lehiaketa egin zen Ordiziako plazan eta bertan Orkli enpresako ordezkariak izan ziren garaile, eta Goierriko Odolki Onenaren lehiaketa Beasaingo Olanorentzat izan zen, beste behin, eta horiek ere igo dira lortutako saria jasotzera taula gainera.

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA

FRUTAK

1.- Maddi Iradi,  Zabaloene baserria (Hernani)

2.- Hutsik

3.- Muno Baserria (Donostia)

BARAZKIAK

1.- Argiñe Rubio,  Txillarre (Elgoibar)

2.- Kontxi Zinkunegi, Muno baserria (Donostia)

3.- Hutsik

KANPOKOAK

1.- Alejandro Arrieta, Xemengain Baserria (Markina Xemein)

2.- Gorka Irazabal, Goreka Baserria (Mungia)

3.- Biortzatxu Baserria (Arrieta)

4.- Igor Lete, Iparragirreko Ortue  (Ispaster)

PERRETXIKUAK

Aipamen berezia: Maddi Iradi, Zabaloene Baserria (Hernani)

ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK

Patxi Izagirre, Montes etxea (Ibarra)

Patxi Arizmendi, Iturrioz Baserria. (Arama)

Edurne Jauregi, Irabiazpi Baserria. (Baliarrain)

Anttoni Murgiondo, Beko-Etxe (Gabiria)

 EUSKO OILOAREN LEHIAKETA

- Lehen Saria. Beltza

Antonio Alvarez (Benta - Gabiria)

- Lehen Saria. Gallina Gorria

Jon Urbieta (Laparre Baserria - Markina)

- Lehen Saria. Lepasoila

Jose Pablo Larrea (Aillalde Baserria – Oñati)

- Lehen Saria. Marraduna

Igor Garmendia (Bianda Etxe – Zaldibia)

- Lehen Saria. Zilarra

Mikel Albizuri (Abeletxe - Getaria)

______________________________________________

- Lehen Saria. Lotea

Mikel Albizuri (Abeletxe - Getaria)

- Bigarren saria. Lotea

Antonio Alvarez (Benta - Getaria)

- Lehen Saria Goierriko Loteari

Jesus Mari Lareki (Olano Etxeberria Baserria – Zaldibia)

GIPUZKOAKO PIRENAIKA TXAPELKETA

1º/ 12-18 hilabete bitarteko bigak

  1. saria: Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa)
  2. saria: Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)
  3. saria: Aitor Arana (Urkimendi baserria, Arrasate)

2º/ 18-24 hilabete bitarteko bigak

  1. saria: Garikoitz Nazabal (Izar Baserria, Zaldibia)
  2. saria: Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)
  3. saria: Aitor Arana (Urkimendi baserria, Arrasate)

3º/ 2-3 urte bitarteko bigak

  1. saria: Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)
  2. saria: Aitor Arana (Urkimendi baserria, Arrasate)
  3. saria: Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa)

4/ 3-5 urte bitarteko behiak

  1. saria: Aitor Arana (Urkimendi baserria, Arrasate)
  2. saria: Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa)
  3. saria: Julia Jorge Romero (Saloña)

5º/ 5-7 urte bitertako behiak

  1. saria: Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)
  2. saria: Lourdes Urkia Arana (Zubeldi-Erdi Baserria, Abaltzisketa)
  3. saria: Garikoitz Nazabal (Izar Baserria, Zaldibia)

 6º/ 7-9 urte bitarteko behiak

  1. saria: Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa)
  2. saria: Lourdes Urkia Arana (Zubeldi-Erdi Baserria, Abaltzisketa)
  3. saria: Iñaki Alkorta (Garagartza Gain, Azpeitia)

7º/ 9 urte baino gehiagoko behiak

  1. saria: Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa)
  2. saria: Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)
  3. saria: Lourdes Urkia Arana (Zubeldi-Erdi Baserria, Abaltzisketa)

HAZITIK SORTUTAKO URRUTXA ONENA (ABEREKINGO SARIA)

Prudentzio Urkia (Urbizu Berri baserria, Idiazabal)

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA (HEBEKO SARIA)

Juan Jose Urteaga (Zokolo Berri Baserria, Zestoa) 


Inprimatu   Posta elektronikoa