Albisteak

ORAIN, URIBAN ERE BAI: ORDIZIAN VISA TXARTELAREN SARERA BATU DA

Promoción URIBA con tarjeta ORDIZIAN

 

ORDIZIAN VISA txartelaren saltoki parte-hartzaileen sareak hazten jarraitzen du: URIBA ere batu da ekimenera. Hemendik aurrera, bezeroek URIBAn egiten dituzten erosketak ORDIZIAN VISA txartelarekin ordaindu eta txartelari lotutako sustapen-kanpainetan parte hartu ahal izango dute, kanpaina bakoitzaren baldintzen arabera.

Atxikimendu berri honekin, txartela erabiltzen dutenek aukera gehiago dituzte Ordizian bertan erosteko eta urtean zehar antolatzen diren kanpainez gozatzeko. URIBAn arropa aukeratzean ere, ORDIZIAN VISA txartela erabiltzea nahikoa izango da unean indarrean dagoen kanpainan parte hartzeko, dagokion baldintzak betez.

ORDIZIANen herriko merkataritza sustatzen eta bezeroen konfiantza saritzen jarraitzen dugu. Saltoki bakoitzaren atzean dauden pertsonek, haien arretak eta gertutasunak bizia ematen diote gure herriari; txartelaren bidez, eguneroko erosketa horiek bultzatu nahi ditugu.

Zure hurrengo erosketan, gogoratu: orain, URIBAn ere bai!


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    08:30-15:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA