Albisteak

ORDAINDU 20 € ETA GASTATU 30 € ORDIZIAN!

WhatsApp Image 2026 11 05 at 15.16.35

 

Azaroaren 16an hasiko da Ordiziako bonu-kanpaina, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko. Ordiziako Udalak ORDIZIAN elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimenaren bidez, 20 € ordainduta 30 €-ko erosketa-balioa eskuratu ahal izango da.

Guztira, 3.000 bonu jarriko dira salgai, agortu arte. Bonu bakoitzeko, erosleak 20 € ordainduko ditu eta Udalak gainerako 10 €-ak jarriko ditu. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu.

NON ETA NOIZ EROSI?

Bonuak Ordizian bulegoan eskuratu ahal izango dira, Andre Mari kaleko 21. zenbakian, azaroaren 16tik aurrera.

Salmenta-ordutegia, astelehenetik ostiralera:

  • Goizez: 10:30etik 12:30era.

  • Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara.

ABENDUAREN 16RA ARTE ERABILTZEKO

Bonuak azaroaren 16tik abenduaren 16ra erabili ahal izango dira, kanpainari atxikitako 74 establezimenduetan.

Aprobetxatu aukera zure ohiko erosketak egiteko eta Ordiziako eskaintza ezagutzeko. Aukeratu gertukoa!


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    08:30-15:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA