
Ordiziako Udalak 42.000 euroko dirulaguntza programa jarri du martxan herriko merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu jarduerak sustatzeko, enplegua mantentzeko eta negozio berriak sortzea bultzatzeko.
???? Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 30era arte.
???? Dirulaguntzaren helburuak
- Negozio berriak martxan jartzea.
- Dauden negozioen transmisioa eta jarraipena erraztea.
- Hutsik dauden lokaletan jarduera berriak ezartzea.
- Herriko jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea.
???? Onuradunak
- Merkataritza-establezimenduak.
- Zerbitzu-enpresak.
- Ostalaritza eta turismo jarduerak.
- Ordizian kokatutako jarduera ekonomikoak.
✅ Bete beharreko baldintzak
- EJZn alta emanda egotea.
- Jardueraren lizentzia edo aurretiazko komunikazioa edukitzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egunean izatea.
- Alokairu-gastuetarako laguntzaren kasuan, gutxienez 2 urteko kontratua izatea.
???? Lehentasuna izango dute Alde Zaharreko, Urdaneta kaleko, Filipinak kaleko, Garagartza plazako eta J.M. Barandiaran plazako lokalek.
???? Eskaerak telematikoki edo Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu daitezke.

