ORDIZIAKO MERKATARI ETA OSTALARIEI ZUZENDURIKO LAGUNTZAK

uda

 

Ordiziako Udalak laguntza batzuk argitaratu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak finantzatuak, Covid-19ri aurre egiteko tokiko ekonomia suspertzeko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan. Ordiziako Udalak ostalaritzan covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsioetarako eta ekipamenduetarako ematen dituen diru-laguntzak arautzea da oinarri hauen xedea.

PERTSONA ONURADUNAK:

Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergan alta emanda duten ordiziako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jardueren titularrek, baldin eta covid-19a eta horren ondorioz hartutako neurriak direla eta lokalak eta lan egiteko moduak egokitu behar izan badituzte 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abenduaren 31ra doan epealdian.

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK:

Diruz lagundu daitezkeen kostuak ondoren adierazten diren inbertsioak eta ekipamenduak eta inbertsio horiek egiteko behar diren ikerketak izango dira, covid-19ari aurre egiteko txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomoen eta EtEn jarduera ekonomikoa prestatzeko bideratzen direnak:

- Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.

- Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.

- Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

Laguntzaren zenbatekoa: egindako gastuak estaliko dira betiere 171 euroko guztirako mugarekin. Partidako aurrekontua aurkeztutako proiektuekin agortuko ez balitz aurkeztutako proiektuei eman ahal zaien guztirako muga handitu ahal izango da.

 

Laguntza hauek eskatzeko epea 2020ko urriaren 30an amaituko da.

 

Fitxategi erantsiak

OINARRIAK


Inprimatu   Posta elektronikoa