Beste urte batez ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, “ORDIZIAN BLUE FRIDAY” kanpaina ospatuko du, azaroaren 25tik 30ra ospatuko da eta 300€, 200€ eta 100€ko balio duten erosketa baleak zozketatuko ditu.
“DENAK BELTZA IKUSTEN DUTENEAN, GUK URDINA IKUSTEN DUGU” mezu baikor honekin, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dira.
ORDIZIAN elkarteak 300€, 200€ eta 100€ko balio duten erosketa baleak zozketatuko ditu beraien erosketak kanpaina honetan parte hartzen duten 90 saltoki eta ostalaritza establezimendutan azaroaren 25tik 30ra arte erosketak egin edo kontsumitzen duten bezeroen artean. Bezeroek, beraien datuekin osatu eta ondoren Ordizian Bulegoan kokatutako postontzian bota beharko duten txartela jasoko dute. Zozketa abenduaren 2an, 13:15tan egingo da eta pertsona irabazleek erosketa balea jaso eta abenduaren 7a baino lehen trukatu beharko dute kanpainan parte hartzen duten saltokietan.
ORDIZIAN elkartearen helburua, gertutasunean, produktuen kalitate-prezio onean eta atentzio pertsonalizatuan bertako komertzioetan erosketak egiteko nahiko arrazoi aurkitzen dituzten bezeroei kanpaina desberdinak antolatuz, zozketak eginez eta dinamizazio ekintzak kaleratuz saritzea da.