ORDIZIAN Elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du

WhatsApp Image 2019 03 14 at 15.57.42

ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, aurreko Zuzendaritza Batzorde desberdinak egindako lan onari jarraipena eman eta hurrengo hilabetetan aurkeztuko diren ekimen, kanpaina eta ekintzei begira indartzeko asmoz Zuzendaritza Batzordea berritu du duela gutxi.

Dagokion Batzar orokorra otsailaren 14ean eta hurrengo bilera eta karguen banaketa martxoaren 7an burutu ondoren, berritutako Zuzendaritza Batzordea ondorengo pertsonak edo saltoki bazkideak osatuko dute hurrengo hamabi hilabetetan;

Lehendakaria: Ekain Mendizabal (LARRATXA liburu-denda), Lehendakariordea: Eukene Lekuona (EUKENE diseinu grafikoa), Idazkaria: Esther (KOSKA gozoki-denda),  Diruzaina: Ana Ajuria (VICUÑA Confección), Bokalak: Luis Antonio Galdeano (GALDEANO burdindegia), Mari Carmen Goiburu (ZABALE belar-denda), Ignacio Donavera (PORFIRIO Sastrería) eta Edurne Rubio (ACV MULTIMEDIA).

Martxoaren 1 eta 2an ospatutako Stock eta Kale-azokaren inguruan erosle eta dendariek egindako balorazio positiboaren ondoren, ORDIZIAN Txartelaren bitartez ohiko kanpainak martxan daudelarik eta beste erakunde, elkarte eta herriko taldeekin zuzenean elkarlanean proiektu berriak lantzen egonik, azken etapa honetan arrakasta izan duten ekimenei jarraipena eman eta 80 baino gehiago diren elkarteko saltoki bazkideak inplikatu eta sektorearen bertako denden hoberena eta honen balioa goraipatzeko baliagarriak izango diren ekimen berriak martxan jartzea izango da Zuzendaritza Batzorde berriaren helburua.

Epe laburrean ere Ordiziako Udalarekin elkarlan hitzarmena berritzeko garaia izango da, dagoeneko ORDIZIAN elkarteko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari berriaren sinadura eramango duen hitzarmena, hau ezinbestekoa delarik bertako merkataritza bultzatu, honen beharrei erantzuna eman eta Eusko Jaurlaritzako laguntza programetan sartzeko.

Goraipatu beharrekoa da aipatutako hitzarmen horren emaitza nabarmena dela Andra Mari kaleko 21. zenbakian dagoen ORDIZIAN merkataritza bulegoa. Berritutako Zuzendaritza Batzordearen bilera puntua izango den bulego hau zerbitzua eskaintzen bi urtetik gertu daramalarik eta dagoeneko balorazio oso positiboa egiteko moduan dagoelarik bere garaian kale mailan kokatzeko hartutako erabakiaren inguruan.

Era honetan, herriko beste merkatariei, komertzio bazkideei, pertsona bezeroei eta herritarrei orokorrean beraiei pertsonalki edo ORDIZIAN bulegoaren bitartez (K/ Andra Mari, 21. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Tlf. 943887340) sektorearen irudia sendotu, intereseko ekimenak eskaini eta bertako dendetan erosten jarraitzeko garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko baliagarriak izan daitezken proposamen, kritika eraikigarri eta iradokizunak helarazteko gonbidapena luzatzen die ORDIZIAN elkarteko Zuzendaritza Batzordeak.


Inprimatu   Posta elektronikoa