Maiatzean zehar, 5, 10 eta 20€ko baleak oparitzeaz gain, beste kanpaina bat ere izan du martxan. Maiatzaren 7tik 31ra bitartean ORDIZIAN Txartelarekin saltoki parte hartzaileetan ordaindutako erosketak 200€ko bale baten zozketan sartu dira zuzenean. Zozketa gaur goizean egin dugu eta Aitziber Tamayo Redondok irabazi du erosketa balea! Vicuña Sport saltokian egin eta ORDIZIAN Txartelarekin ordaindu zuen erosketarekin. Hemendik, zorionak Aitziber!