Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, XVIII. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 20 eta 21ean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Stock gunean larunbatean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin.
XVIII. Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.
Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai dauden denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.
Ekimenaren antolakuntzak, azken edizioetako arrakasta errepikatuko dela ziur dago baita bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egin dezaketela Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta inguruko kaleetan.
20 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 16 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.
Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:
MIRENTXU haur moda, NESS emakume moda eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak, TTIPI-TTAPA emakume gazte moda, ARANTXA mertzeria eta lentzeria, BIDE MODA emakume arropa eta osagarriak, BI LOVE gizon eta emakume moda, DE LA CUESTA ehungintza eta etxea, FOTO ORDIZIA argazki produktu eta zerbitzuak, GEÊ emakume arropa eta osagarriak, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, IMANA emakume arropa eta osagarriak, KIXMI moda eta osagarriak, KUTIXI emakume arropa eta osagarriak, LENA lentzeria eta mertzeria, LUA emakume moda eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak, ZABALE belar-denda.
Stock azoka ordutegia; Irailak 20 eta 21, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Kale Azoka ordutegia; Irailak 20 eta 21, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Haur parkea ordutegia; Irailak 21, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Guzti honi musika eta txikienentzat haur parkea gehitu behar zaiolarik. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.