Los hosteleros de Ordizia, también ahogados

img 8348

Ordiziako ostalariak Plaza Nagusian bildu dira gaur, sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko asmoz. Asteazkeneko azokarekin bat, bestalde, protesta zaratatsua deitu dute Ordiziako alde zaharrean, 11:00etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak pasa den astean indarrean jarritako dekretu berriarengatik, berriz ere kaltetuak izan diren ostalariak kalera irten dira gaur eguerdian, Ordizian. Terrazetako iskanbilak, lapikokaden zaratarengatik ordezkatu dira gaurkoan; zalaparta sortuz salatu baitute Ordiziako tabernariek egun pairatzen ari diren egoera. Galera ekonomikoak jasanezinak direla eta laguntzak garaiz iristen ez direla azpimarratu dute. Bertaratutakoei irakurritako eskuorrian, atzera begiratu eta konfinamendu nagusi hartan bizitako noraeza gogoratu dute. Are gehiago, normaltasun berrira egokitzeko hartu behar izan dituzten neurriak ironiaz aipatu dituzte: “gure negozioen ateak itxi behar izanez gero, gutxienez CVko prestakuntza osagarrien saila amaiezina izango dugu: desinfektatzaile profesionalak, poliziak…”

Ostalaritzaren sektorea “kriminalizatzeaz” gain, diru laguntzak urriak direla salatu dute: “neurri zorrotzekin lan egiten jarraitzeaz gain, kriminalak izaten jarraitu genuen […] jakinda kasuen %3,5 besterik ez dela ostalarion negozioetatik irten”.

Asteazkeneko azokarekin bat, bestalde, protesta zaratatsua deitu dute Ordiziako alde zaharrean, 11:00etatik aurrera.

 

a

b

 

https://goierri.hitza.eus/2020/11/15/ordiziako-tabernariak-ere-itota/


Imprimir   Correo electrónico