
Aurten, iaz egin zen moduan, saria Gipuzkoako merkataritzako sektore guztietara zabaldu da, eta ondorengo hauek dira Gipuzkoako merkatariek saritu dituzten dendak: Deba Garaia eskualdekoek Bergarako Mujika Burdindegia saritu dute. Urola Garaikoek Legazpiko Coro Paternain ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Carnicería Otegui eta Bidasoaldekoek Irungo Nanas Boutique Infantil saritu dute, Donostian Kefren dekorazio denda saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Hiru haur arropa denda saritu dute eta Goierri aldean Ordiziako mARTa eskulan, jostailu eta opari denda. Oarsoaldea eskualdean Oiartungo Zabaleku Informatika saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako BáB Singular Store. Urola eskualdekoek, azkenik, Azpeitiako Xaxarki estetika saritu dute.