Gaur goizean, Ordizian egindako prentsaurrekoan, Singular Denda izendapena duten Gipuzkoako 130 establezimendu baino gehiagok parte hartzen duen “Ni Singular Naiz” kanpaina aurkeztu dute.
Goierriko eskualdeari dagokionez, 5 Ordiziakoak dira, 2 Beasaingoak eta 2 Lazkaokoak.
Adur Ezenarro (Ordiziako alkatea), Leire Artola (Beasaingo Udaleko Alkateordea), Iñaki Estensoro (Lazkaoko Udaleko garapen ekonomikoaren zinegotzia), Maite Valmasedak (Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendaria) aurkeztu dute ekimena, eskualdean Singular Dendak markaren enbaxadore den María Amolategi abeslariarekin.
“Arlo sozialean oinarritzat dituen balioetan posizionatu nahi dugu Singular Dendak marka, eta hiriko bertako komertzioa balio erantsi berezia eskaintzen diolako baloratzen duen bezeroarekiko konplizitatea sortzea. Izan ere, azken batean, bezeroa berezi sentitzen da gauzak egiteko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batekin bat datorren moduan erosita” eta “berezi egiten dituzten produktuak” ezagutzera ematea dira, Merkatarien Federazioko zuzendariaren esanetan, kanpainaren helburuak.
Kanpaina hau bihar, ostirala, urriak 18, hasi eta astebetez garatuko da udalerrian.
Establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratu du, komertzioak transmititzen dituen balio horiek dituena, eta dendako ikusteko moduko leku batean egongo da ikusgai, kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, “Ni Singular Naiz” poltsa bat eta … eta orain arte Singular Dendak izendapena jaso duten eskualdeko establezimenduen gida-liburua, eskualde bakoitzeko turismo-informazioko guneetan, hoteletan, museoetan eta beste hainbat puntutan kontsultatu ahal izango da gida hori.
Bezeroen leialtasuna sarituko da aukeratuta produktuekin. Itziar Alduntzinek aurkezten duen “Gipuzkoako Kale Nagusia” programak (Onda Vasca) egunero helaraziko dizkie entzuleei ekimenean parte hartuko duten komertzioekin lotutako galderak, eta zozketa egingo dute erantzun zuzena ematen duten entzuleen artean. Halaber, “Ni Singular naiz” eslogana duten ‘tote bags’ direlakoak eskuratu ahal izango dira sare sozialetan.
Prentsa-ohar honen amaieran xehatuta dago parte hartuko duten komertzioen zerrenda.
www.singulardendak.com webgunean ere kontsulta daitezke komertzio horien izenak.
Datozen asteotan, udalerri hauek bisitatuko ditu kanpainak: Irun, Azpeitia, Eibar eta Zumarraga.
Singular Dendak programaren barruan garatuko da kanpaina; programa horren xedea da Gipuzkoako merkataritza bereiztea, profesionalizatzea eta modernizatzea, Gipuzkoako Foru Aldunduko Ekonomia Sustapenerako, Turismoko eta Landa-inguruneko departamenduak eta Beasain, Ordizia eta Lazkaoko Udalak lagunduta.
Adur Ezenarrok zera nabarmendu du “Ordiziako Udalak tokiko merkataritzarekin erabateko konpromisoa berresten du eta bizi ditugun garai zail hauetan berrikuntza eta irudimena dira etorkizuna bermatzeko lan tresna baliagarrienak”
Leire Artolak zera nabarmendu du, “gure komertzioek bizitasuna ematen diote Beasaini eta bizirik mantentzen dituzte gure kaleak; gure paisaiaren eta nortasunaren parte dira, zalantzarik gabe, eta horregatik, Udalak merkataritza sendoa izango duen hiri-eredu baten aldeko apustua egiten du. Horretarako, gure lan-ildo nagusia bertakoa sustatzean eta babestean oinarritzen da.
Udalak, oraingo honetan ere, babesa emango dio gure komertzioak protagonista izango dituen kanpaina berri honi. Erakusmahai bakoitzaren atzean hurbileko eta kalitatezko zerbitzua eta arreta eskaintzen duten pertsonak daudelako, arreta pertsonalizatua eskaintzen duten pertsonak, eta horixe da, hain zuzen ere, kanpaina honen bitartez, balioa eman nahi diogun alderdia, ikusgarritasuna eman nahi dioguna, gure merkataritzaren kalitatea eta arreta, alegia, leialtasuna bultzatzeko helburuz”
Iñaki Estensorok zera nabarmendu du “2017-an, Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak, Singular Dendak programa aurkeztu zigunean, argi ikusi genuen programa honek bat egiten duela merkataritza bisibilizatu eta balioan jartzeko helburuarekin. Horregatik, Beasain eta Ordiziako Udalarekin batera, programarekin bat egitea erabaki genuen. Eta gaur egun ere, lankidetza horrekin aurrera jarraitzen dugu.
Ezin dugu ahaztu, Merkataritza sektoreak, jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeaz gain, gure herrietako KALEAK BIZIRIK mantentzen laguntzen dutela.
Eta hori ETORKIZUNEAN ERE horrela izan dadin, herrietako merkataritza diferentziatu eta balioan jarriko duten Singular Dendak bezalako iniziatibak beharrezkoak izango dira”.
Lehenengo kanpaina da ‘Ni Singular Naiz’, baina ez azkena. Maite Valmasedak adierazi duen bezala, “kanpainak lantzen jarraituko dugu, hirietako tokian tokiko komertzioen berezitasuna nabarmenduko dutenak, haien berezko ezaugarriei balioa emanez, komertzioetako pertsonei balioa emanez, haien egiteko moduari, konpromisoari eta lurraldearekiko inplikazioari. Merkataritzaren eta turismoaren artean sinergia oso interesgarriak sortzeko erronka eta aukera dugu. Erosketa-ibilbide bereziak sortzen ari gara, turistentzako erosketa-esperientzia oso oso bereziekin eta, zergatik ez, baita bertako jendearentzako ere, eta laster izango dugu horiek partekatzeko aukera, hau ere Diputazioarekin lankidetzan”
SINGULAR DENDAK PARTICIPANTES EN BEASAIN
Nagusi Optika, YS harriak eta osagarriak
SINGULAR DENDAK PARTICIPANTES EN LAZKAO
Koboloi, Miszelania Concept Store
SINGULAR DENDAK PARTICIPANTES EN ORDIZIA
Etxola, Ness, Gofi Berri, Suquía hogar eta Pastelería Unanue