Albisteak

ORDIZIAN ELKARTEAK, “PIZTU GABONAK ORDIZIAN” KANPAINA AURKEZTU DU

FOTO J. MARIN 03

  • Ekimena abenduaren 30era arte garatuko da, ekintza honetan parte hartzen duten establezimenduetan.

 

  • Saltoki partaideetan kontsumituz gero, bezeroek 2.000 euroko zozketan parte hartu ahal izango dute, hainbat saritan banatuta.

Ordiziako Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak #piztugabonakordizian denda txikiaren kanpaina antolatu dute.

Ekintza honek bezeroei ondorengo sarien zozketan parte hartzeko aukera emango die: 100€-ko 5 erosketa bale, 50€-ko 10 erosketa bale, 6 gabonetako otar, 5 haurren loteri dezimo, 20 mantal + poltsa berrerabilgarrien sorta eta 5€-ko 30 bale ostalaritzan gastatzeko. Sarien zenbatekoa 2.000 eurokoa da guztira.

Aurkezpena gaur goizean egin da eta ORDIZIAN elkarteko bazkideek parte hartu dute.

Bezeroek parte hartzeko sistema erraza da: bizi guztiko errifa sistema da. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean kontsumituz gero, zenbakidun boletoa jasotzeko aukera izango dute.

Abenduaren 30ean egingo da zozketa. Informazioa elkartearen web orrian kontsulta daiteke: www.ordizian.eus. Irabazleak saria lortu aurretik erakutsi beharko du boletoa, eta, hala badagokio, 2020ko urtarrilaren 5a baino lehen ekimenarekin bat egin duten establezimenduetan gastatu beharko du. Ostalaritzako baleek berriz, urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute.

ORDIZIANeko lehendakariak, Ekain Mendizabalek, nabarmendu duenez, “merkataritza eta ostalaritza mantentzeko eta suspertzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu. Merkataritza txikia eta ostalaritza herriaren arima dira, gure bizimoduaren giltzarri, eta eredu ekonomiko jasangarria bultzatzea da.

ORDIZIANeko juntakidea den Ana Ajuriak adierazi duenez, “proposamen originala da, formatu handiek eta on line merkataritzak ez bezala, beherapen iraunkorretan eraginik ez duena eta, era berean, data hauetan bezeroei erosketak egiteko orduan lagundu ahal izateko helburua betetzen duena, etorkizun hobearen aldeko apustua eginez, erosketa jasangarria eta hurbileko merkataritza sustatuz”.

Ekainek adierazi du une zail hauetan denok alde egin behar dugula. Gure udalerriko saltokiak eta ostalaritza babestu eta sustatu behar ditugu, hainbat sektoretan banatuta daudenak, eta beharrezkoa da gure enpresa-sarea bultzatzea.

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek identifikazio kartel bat dute, #piztugabakordizian, #jantzigabonakordizian edo #egingabonakordizian leloarekin; beraz, guztiz ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte, bisitatzen gaituzten bezeroek, ekimenean parte hartzen duten establezimenduak zeintzuk diren.

Kanpaina original honekin, herritar eta inguruko bizilagun guztiak animatzen ditugu erosketak udalerrian egitera.Gainera, gogorarazi nahi dugu, dagoeneko martxan dagoen ORDIZIAN Txartelaren abenduko kanpainan, haurren loteri dezimoak eta gabonetako otarrak zozketatzen ari garela!

Milaka arrazoi gabonak ORDIZIAN egiteko!


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA