Albisteak

"ORDIZIAN EREIN, ORDIZIA LORATUZ" OPARITU ORDIZIAN!

KARTELA ORDIZIAN EREIN ORDIZIA LORATUZ

 

ORDIZIAN ELKARTEAK “OPARITU ORDIZIAN” EKIMENA JARRI DU MARTXAN, ONDORENGO LELOAREKIN:

“ORDIZIAN EREIN, ORDIZIA LORATUZ!”

  • Opari-bonuak salduko dira, eta elkarteari atxikitako establezimenduetan trukatu ahal izango dira.

Ordizian elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekimen berri bat jarri dute abian, tokiko kontsumoa suspertzeko eta bultzatzeko. Ordizian Erein, Ordizia loratuz (Ordizian oparitu) 'du izena kanpainak, opari-bonuak salduko dira eta ondoren, Ordiziako saltokietan eta ostalaritzako establezimenduetan trukatu ahal izango dira.

Merkataritza-kanpaina berri honen helburua da zalantzak dituzten pertsonei opariak egiten laguntzea. "Ziur behin baino gehiagotan ez dakizula zer oparitu maite duzun pertsona bati urtebetetze-egunean, urtemugaren batean edo, ez zaizu bururatzen zer jarri oinetakoan Gabonak iristean", esan dute sustatzaileek.

Oso ondo zaindu den diseinu-lan bat eginez, ekimena honetan datza: alde batetik, bonuak salgai ditugu, 5 €, 10 €, 20 € eta 50 €-ko balioarekin, horien zenbatekoa eta banaketa aukeratu ahal izateko. Bonu horiekin batera opari txartel bat egongo da, haziak dituen paperean inprimatua, eta hazi horiek landutu eta gero, bitxilore polit bat loratzen ikusiko dugu. Hortik dator leloa, "Erein herrian, herria loratuz", eta hori guztia gutun-azal batean joango da oparia "modu dotorean" eman ahal izateko.

Bonu horiek Ordizian bulegoan eros daitezke dagoeneko

Ordizian elkarteak ekimenean parte hartzeko deia egin du: "Urtebetetzean, urteurrenetan, Gabonetan... oparitu Ordizia!".

 

BAZKIDE ZERRENDA

WhatsApp Image 2021 04 29 at 09.36.40 2


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA