ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak duela gutxi berritu du Zuzendaritza Batzordea, aurreko Batzordeek egindako lanari jarraipena emateko eta hurrengo hilabeteetan aurkeztuko diren ekimen, kanpaina eta jarduerei begira lan hori indartzeko.
Batzar Orokorra uztailaren 7an egin zen eta ondoren, abuztuaren 30ean, bilera egin eta karguak banatu ziren. Ondorioz, berritu den Zuzendaritza Batzordea saltoki hauek osatzen dute:
Lehendakaritza: PALOMO moda, Lehendakariordetza: GOFI BERRI haurren moda, Idazkaritza: MAOS ile-apaindegia, Diruzaintza: CREHUET estankoa, Batzordekideak: ZEBERIO harategia, BIÑASPRE lurrindegia, KIXMI moda eta osagarriak, GANBARA altzariak.
Zuzendaritza Batzorde berriaren lehen bilera, kide berrien arteko sintonia onaren isla izan zen. Kide horiek, lasaitasunez, hainbat kezka mahai gainean jarri zituzten, eta hurrengo hilabeteetan sektorearen buru izateko ilusioz eta motibazioz agertu ziren.
Zuzendaritza Batzorde berriaren bidez, azken etapako arrakasta-ekimenei jarraipena eman nahi zaie eta Udaleko erakundeekin, elkarteekin eta hainbat talderekin zuzeneko lankidetzan arituz beste batzuk aurkeztu nahi dira, elkartutako 100 bat saltokik horietan parte har dezaten tokiko merkataritzaren sektoreko onena eskainiz eta balioa emanez.
Era berean, dagoeneko martxan dauden edo etorkizun hurbilean egongo diren gai edo ekimenen berri eman zen: Stock eta Kale-Azoka, kontsumo-bonuen kanpainak, sentsibilizazio-kanpainak, leiartze-txartelaren proiektua, Ticket BAI sistema, etab.
Stockaren eta kale-azoka irailaren 16an eta 17an egingo da eta ohi bezala Plaza Nagusian eta saltokien aurrean kokatuko da. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago laster emango da baina aukera on horretaz baliatu nahi duenak hitzordua agendan gorde dezake.
Erosketa-bonuak dituzten kanpainei dagokienez, Euskadi Bono denda, Udalaren bonuen kanpaina edo beste batzuk pizgarri izatea espero da urteko azken hiruhilekoan salmentak handitzeko, Gabonetako kanpainaren zain. Horretarako, Ordizian elkarteak informazioa eta laguntza emango die elkartekideei.
Gaur egungo testuinguruan, herritarrak sentsibilizatzea garrantzitsua da eta ORDIZIAN elkartea, Ordiziako Udalarekin batera, GOIEKIk bultzatutako eskualdeko mahaian parte hartzen ari da. Mahai horretatik proiektu berriak sortzea espero da. Lehenengoetako bat eskualde mailako sentsibilizazio-kanpaina izango da, eskualdeko merkataritza-sektoreko erakundeen ahaleginetan sor daitekeen lehen ekimena izango delakoan.
Oporraldia amaitu ondoren, ORDIZIAN elkarteak leiartze-txartelaren bidez opariak eta erosketa-txartelak zozketatzeko kanpainei berriro ekingo die. Jakina denez, doako txartela da bezeroarentzat eta kanpaina horiez gain, erosketak finantzatzeko aukera ematen du.
Bestalde, Ticket BAI sistema berriari dagokionez, Elkartea bere kideei laguntzen saiatu da eta horrela jarraituko du izan litezkeen laguntzak, aholkularitza eta hornitzaileak bilatzen, irtenbiderik onenak aurkitzeko. Sistema horrek haserre eta kezka handia sortu du sektorean, hura abian jarri zeneko desegokitasunaren aurrean; izan ere, araudi berria bete beharrak orain arte aurreikusita ez zuten teknologia-inbertsioa eskatzen die dendei.
Sektorearen martxa zailtzen duten kontrako inguruabarrak gorabehera, inoiz baino elkartuago daude sortzen ari diren egoera txarrei aurre egin eta herritarren eguneroko bizitzarako ezinbestekotzat jotzen den sektore baten eskaintza komertzialari balioa emateko, honen hurbiltasunari eta konfiantzari esker.
Era honetan, herriko beste merkatariei, komertzio bazkideei, pertsona bezeroei eta herritarrei orokorrean beraiei pertsonalki edo ORDIZIAN bulegoaren bitartez (K/ Andra Mari, 21. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Tlf. 943887340) sektorearen irudia sendotu, intereseko ekimenak eskaini eta bertako dendetan erosten jarraitzeko garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko baliagarriak izan daitezken proposamen, kritika eraikigarri eta iradokizunak helarazteko gonbidapena luzatzen die ORDIZIAN elkarteko Zuzendaritza Batzordeak.