Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak eta Urretxu- Zumarragako Bitartean elkarteak, stock azokak antolatu dituzte Ordizian eta Urretxun, hurrenez hurren. Bihar, ostirala ta etzi larunbata goizez eta arratsaldez egongo dira irekita bi azoka, baina Urretxuko eta Zumarragako dendariena igande goizean ere irekita egongo da.
Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu diren ekintzak dira hauek. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute hurrengo egunetan.
Ordiziako azoka
Ordiziako azokak bi ekintza tetartuko ditu; stock azoka Plaza Nagusian, eta kale azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuta. Plaza Nagusiko stock gunean, txikientzat haur txokoa jarriko da, puzgarri eta beste hainbat denbora pasekin.
Stock eta kale azokaren edizio honetan parte hartzen duten Ordizian elkarteko saltokietan, udaberriko kanpainan zehar trukatzeko erosketa txartelak zozkatuko dira gainera.
Edizio honetan 25 saltokik parte hartuko dute: 15 Ordiziakoak eta gainerakoak, beste herri batzuetakoak. Plaza Nagusiko gunean 16 saltoki izango dira, eta kale azokan parte hartuko duten herrigune historikoko 9 saltokiak denden aurrealdean egongo dira.
Ekintza hau, aldi berean, bezeroek udaberriko kanpainako azken nobedadeak ezaguttzeko eta eskuratzeko baliagarria izango da; nobedade horiek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daude dagoneko.
Ordutegia ondorengoa izango da Ordizian: stock azoka, 10:00eatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, bihar eta etzi; kale azoka, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, bi egunetan. Haurren txokoa, bihar 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.