Albisteak

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, gaur, tokiko merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, gaur, tokiko merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu du.

“Gauza txikiek duten egundoko ahalmenak etorkizuna ustez hain arruntak diren ekintzen bidez, besteak beste, non eta nola kontsumitzen dudan erabakitzearen bidez, eraikitzeko aukera ematen digutenak dira”, esan du Retortillok, kanpainaren inguruan.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina aurkeztu du, Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin eta Juan Andrades merkataritzako zuzendariarekin batera.

Retortillok gogorarazi du merkataritza azken urteotan krisialdiaren zigorrik zorrotzena jasan duen sektoreetako bat izan dela. Gainera, “bertan dihardutenen baldintza- eta aukera-berdintasuna etenda dago eta, beraz, dagoeneko demokratikoa ez dela esan dezakegu. Kontua ez da bakarrik merkataritza elektronikoarekin lehiatzea, kontua bada, bestalde, oligopolio bilakatzea helburu duten erakunde handien aurrean zerga-tributazioaren desberdintasun-esparruan egiten duela. Eta, desberdintasun fiskal eta juridikoaz gainera, aliatu bikaina aurkitu dute Big Datan eta adimen artifizialean: zenbat eta datu gehiago erabili eskuartean, orduan eta gehiago ezagutzen dituzte erosleak. Eta ezagutza horrek merkatua monopolizatzeko ahamena areagotzen du. Beren gaitasunaren kontziente diren eragileak dira”.

Baina tokiko merkataritza ez da ikaratu behar eta inoren eremuan lehiatzen saiatu. “Hurbileko merkataritzak oso espazio esanguratsua du eta ez du zertan galdu; izan ere, elektronikoa baino ez den merkataritzak lortu ez duen balioa dakar”, esan du Retortillok. “Pertsonekiko harremanetan oinarritzen da”.

Harreman horretan, loturak alde bietatik sortu behar dira. Merkatariak ez du izan behar egokitzeko eta berritzeko ahalegina egiten duen bakarra. “Kontsumitzaile garen aldetik, nola eta non kontsumitzen dugun aukeratzeko askatasuna eta erantzukizuna dugu. Eta, hala egitean, zer mundu eraiki nahi dugun ari gara erabakitzen, zer gizartetan bizi nahi dugun. Kontsumitzea gure etorkizuna erabakitzeko modua ere bada. Gaur ordaintzen ari ez garen prezioa beharbada aurrerago ordainduko dugu, askoz ere egoera ezegonkorragoan”.

Hori dela eta, kanpainaren bidez helburu bikoitza bete nahi da: alde batetik, saltoki horien beharrezko eginkizuna nabarmentzea eta, horretarako, gure herri eta hiriak dinamizatzea. Eta, bestetik, kontsumitzaileek “izan nahi dugun etorkizuna eraikitzeko” duten erantzukizuna eskatzea.

“Beharbada pentsatuko dugu hurbileko merkataritza globalizazio-munduan txikia dela, baina, kanpainak dioen bezala, ahalmena gauza txikietan dago. Eta gutako bakoitzaren esku dago aktibatu ahal izatea. “Gauza txikiek duten egundoko ahalmenak etorkizuna ustez hain arruntak diren ekintzen bidez, besteak beste, non eta nola kontsumitzen dudan erabakitzearen bidez, eraikitzeko aukera ematen digutenak dira”, esan du Retortillok, amaitzeko.



Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA