Albisteak

ZORIONEKO €UROAK

  • Kanpainak 2.300 € baino gehiago banatuko ditu bezeroen artean
  • Ordizian elkarteko establezimenduek 20.000 txarteletik gora banatuko dituzte bezeroen artean otsailaren 22tik martxoaren 4ra, stocka amaitzen ez bada.

Gaurtik martxoaren 4ra, ez bada stocka agortzen, elkarteko 90 establezimenduek 20.000 txarteletik gora banatuko dituzte beraien bezeroen artean eta dirua aurreztu ahal izango dute beraien erosketetan.

Kanpainan parte hartzen duten 90 establezimenduek bezeroen artean banatuko dituzte aipatutako txartelak, eta hurrengo erosketetan 1€, 2€, 3€ edota 5€ko deskontuak lortu ahal izango dituzte. Hala ere, saririk ez duten txartelekin ere kontsolazio-saria eskuratu ahal izango dute, hau da, 100 €ko 3 opari-txartelen zozketan parte hartu ahal izango dute.  Txartel horiek bete eta Barrenako postontzian sartu behar dira.

Saritutako txartelak (1 €, 2€, 3€ edo 5€) Ordizian elkarteko edozein establezimendutan alda daitezke, ostalaritza eta zerbitzuetakoetan ere bai.  Txartel hauek martxoaren 31ra arte erabil daitezke.

100€ko 3 opari-txartelei dagokienez, zozketa martxoaren 7an, astelehena, egingo da. Irabazleek martxoaren 31 baino lehen gastatu beharko dute saria elkarte barruko establezimenduetan.


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA