Dokumentu honen bitartez, LazkaOn merkatari elkarteak, Lazkaoko merkataritzaren ordezkari, beredesadostasun eta ezinegona adierazi nahi du, Lazkaon izango den Mercadona supermerkatu berri baten irekierari dagokionez.
Alde batetik, prozesu osoko desinformazioa salatu nahi du, nahiz eta udalarekiko kolaborazio harremana izan eta periodikoki bilerak izan ditugun, Udalak ez dio inongo momentuan elkarteari honen inguruko informaziorik eman. Are gehiago, pasa den Uztailaren 23an elkartea eta udalaren arteko bilera bat egin zen, eta azken honek ez zuen ezer aipatu. Beranduago, Uztailaren 26an, informazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Merkataritzaren iritzia ez eskatu izanaren inguruko egonezina ere helarazi nahi da. Ez da sektoreko komertzioaren iritzirik kontuan izan, ezta Mercadona irikitzeak herriko merkataritzari ekarri diezaioken ondorio txarrik ere.
Horregatik LazkaOnen bitartez udalari proiektuari dagokion informazio eta xehetasun guztiak eskatzen zaizkio, eta supermerkatu honen irekieraren kontra dauden hainbat merkatari, herritar eta inguruko herritarren sinadurak ebanatuko dira
SINATZEKO GUNEAK ORDIZIAN
Abuztuak 7 | 09:30-13:30 | ORDIZIAN Bulegoa
Abuztuaren 7tik 9ra | Goizez | Arantxa Mertzeria Lentzeria