Ordiziako Udalak, beste hainbat udalerriren antzera, bat egin du “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” kanpainarekin. Helburua herriko establezimenduetan lehen hitza beti euskaraz egitea da. Ordiziaren kasuan, gainera, kanpaina honek erakutsiko digu udalerriko ia-ia establezimendu guztietan euskara dela nagusi, bai merkataritzan eta baita ostalaritzan ere.
Gertukoa aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu. Konfiantzaren adierazle handiena da “betikoa” eskatzea. Ezagutzen dugu dendaria, produktua, eta dendariak ezagutzen gaitu. Baina bada konfiantza sortzeko bide azkar eta seguru bat: nor bere hizkuntzan artatua izatea.
Horretarako Ordiziako Udalak kanpaina berezi bat jarriko du martxan. Datorren ostegunean Ordiziako etxebizitza guztietara iritsiko da eskuorri bat: bertan kanpainaren nondik norakoak azalduko dira, eta beheko aldean zigiluak jartzeko espazioa izango da. Hain zuzen ere, kanpainari atxikitako herriko establezimenduetan euskaraz eskatzen duten herritarrei zigilutxo bat jarriko zaie azpiko taula horretan. Taula betetakoan, Ordizian Merkatari elkartean egongo den buzoian sartu beharko da, eta 50 euroko erosketa-bonuen zozketan hartuko dute parte. Abenduaren 31a arte iraungo du kanpaina honek
Gertukoa, bertakoa kanpaina
Honako establezimenduak atxiki dira kanpainara; Alonso burdindegia, Amaren dekorazio denda, Amonane taberna, Arantxa mertzeria, Arregi drogeria, Carrion elektratresnak, E.R. Matxain ile-apaindegia, Etxetxo taberna, Farmaetxe parafarmazia Goen arrandegia, Gofi Berri arropa denda, Goierriko Baratza, Goierriko Nekazari Kooperatiba, Gudin taberna, Herriko taberna, Hidalgo bitxitegia, Imana arropa denda, Irene ile-apaindegia, Irurena mertzeria, Jos-bel ile-apaindegia, Josune estetika, Josune & Klaude estetika eta ile-apaindegia, Kiko Enea taberna, Kixket kafetegia, Kixmi arropa denda, Koska gozoki denda, Lasa harategia, Leizea taberna, Lena lentzeria, Lirain lurrindegia, Luberri loradenda, Manolo ile-apaindegia, Marta artisautza eta jostailuak, Martinez jatetxea, Mirentxu arropa denda, Mujika - Larratxa liburu denda, Ness arropa denda, On Egin janari prestatua, Oskarbi oinetakoak, Otegi armategia, Palomo arropa denda, Porfirio Fernandez arropa denda, Suquia elektratresnak, Sustrai fruta denda, Txola taberna, Uriba arropa denda, Vicuña Confeccion arropa denda, Vicuña Sport kirol arropa eta produktuak.