ORDIZIAKO UDALAK BONO KANPAINA BIKOITZA ABIATU DU

Bono kanpaina

 

Hirugarren sektorea sustatzeko asmoz ‘Ordizia Bizi Herria’ kanpaina abiatuko da hirugarren aldiz, eta zuzenean erosteko bono kanpaina ere bai

Ordiziako Udalak hirugarren sektorea indartzeko asmoarekin jarraitzen du. “Ordiziako merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea berreskuratzeko, kontsumoa sustatuko duen eta herriko familien ekonomiari lagunduko dien bono sistema jarriko dugu martxan”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.  Oraingo honetan, baina, bi izango dira jarriko diren bono sistemak.

Ekimen honetan parte hartuko duten dendak haien erakusleihoetan bereizgarri bat dute erosleak ikusi dezan denda horretan bonoa erabil dezakeela.

Hirugarren bono txanda

Batetik, orain arte egin den moduan, Ordiziako etxebizitza bakoitzean jasoko dute herritarrek 20 euroko balioa duten bonoak. “Guztira, 4.650 bono banatuko dira eta ordiziarrek kanpainarekin atxikitako establezimenduetan erabiliko dituzte”, gehitu du.

Bonu hauek lau zatitan banatuta egongo dira eta bost euroko balioa izango du bakoitzak. 15 euroko balioa duen erosketara iritsiz gero 5 euroko deskontua lortuko da. Beraz, produktu batek 15 euroko balioa badu, ordiziarrak 10 ordaindu beharko ditu eta beste 5 euroak bonu bidez ordainduko dira. Bakarka, binaka, hirunaka edo denak batera erabili daitezke, bezeroak erabakiko du nola eta non gastatu. Bonuak abenduaren 31 arte erabili ahalko dira.

Banaketa asteartean, uztailak 13, hasiko da eta uztailak 14an bukatu. Kontuan izan behar dute herritarrek etxeko postontzietan utziko direla bonoak, eta ez direla botatzeko, erabiltzeko baizik.

Bonoak erosteko aukera

Bestetik, bonoen salmenta kanpaina ere jarriko da martxan, hau da, bakoitzak erosi egin beharko du bonoa. Astelehenean jarriko dira salgai, uztailaren 19an.

Kanpaina honek 50 euroko 5.000 bono jarriko ditu zirkulazioan, herriko establezimenduetan gastatzeko, eta adinez nagusi den pertsona bakoitzari aukera emango dio gehienez ere bi bono eskuratzeko, eta gehienez ere bi bono oso (2x50€) erabili ahal izango dira erosketa bakoitzean.

50 euroko erosketa bono bakoitzagatik bezeroak 30 euro ordainduko du, eta Udalak 20 euro jarriko ditu. “Kanpaina honekin, berriz, lortu nahi da, urte amaiera bitartean, herriko negozioetan 250.000 euroko diru-sarrerak eragitea”, nabarmendu du Ezenarrok. Pertsona bakoitzak, gehienez, beste pertsona bakar baten izenean erosi ahal izango ditu bonuak, beti ere ordezkatutako pertsonaren NAN agiriaren kopia aurkeztuta.

2021 urte amaiera bitartean bi kanpainatan banatuko dira bonoak. Lehendabiziko 2.500 irailaren 30 bitartean gastatu beharko dira, eta hurrengo 2.500 bonoak abenduaren 31a baino lehen. Bigarren kanpainako bonoak irailaren 13tik aurrera jarriko dira salgai, toki eta baldintza berdinetan.

         Non erosi daitezke bonoak?

         Ordizian elkartearen bulegoan, Andre Mari kaleko 21ean, ordutegi honetan:

            - Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:30etara

            -Astearte eta ostegunetan 16.30etatik 18:30etara

Ordutegi horretatik kanpo, D’elikatuzen ere eskuratu ahal izango dira, Andre Mari kaleko 24ean eta ordutegi honetan:

            - Asteazkenetan: 16:00tik 19.00etara

            - Larunbata eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara

73 establezimendutan erabili daitezke

Ondorengo 73 establezimendutan erabili daitezke etxera iristen diren bonoak, eta baita erosten direnak ere. Hemen zerrenda:

Josune & Klaude, Alazne Ileapaindegia, Barberia Maider, Otegi Armategia, Irurena mertzeria-lentzeria, Porfirio Fernandez, Barberia Irene, Gofi Berri, Oskarbi oinetakoak, Amaren, Hidalgo bitxitegia, Foto Ordizia, Olatz Mertzeria, Lena, Mujika liburudenda, Suquia Etxetresna elektrikoak, Josune estetika zentroa, Carrion, Vicuña Sport, Leizea, Intersport Urrutia, El Kilo, Deido ileapaindegia, Imana, peluquería Manolo, Muguet Lorandenda, Goen optika, Vicuña Confección, Amaia ileapaindegia, Aiztur ileapaindegia, Palomo jantzidenda, Kixmi, Biñaspre, Drogueria Arregi, Drogueria Arrieta, Bi Love, Urdanet, Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia, Egun on kafetegia, Jos-bel, Romero jantzidenda, Casa Arrieta, Marta, Sugaar, Martinez Jatetxea, BP natura, Galdeano burdindegia, Lirain, Bossa Nova, Mirentxu, Ibai, Maos, Goierriko Nekazal Kooperatiba, Ness, Etxetxo taberna, Ilunpe taberna, Alonso burdindegia, Nerea Taberna, Multiopticas, Kantoi, Luberri lorandenda, Arantxa mertzeria-lentzeria, Nahikari goxokidenda, 19|90 Gastroteka Ordizia, La Paz taberna, Serendipity, Gurutze ileapaindegia, Maitane estilismo, Urdin, Lua, Calzados Agirre, Tximista sagardotegia.

Ia milioi erdiko diru-sarrerak

Ordiziako Udalak modu onean baloratu zituen iaz martxan jarritako bono kanpainak. Hain zuzen ere, bi txandatan banatu zen; lehenengoak 181.000 euro inguruko diru sarrera eragin zuen Ordiziako establezimenduetan, eta bigarrenak 270.000 euro ingurukoa.

Beraz, herritarrak bonuen erabileraren bitartez egindako erosketa horiek ia milioi erdiko inpaktua ekarri zuten herrira. “Bertako establezimenduak gustura agertu ziren kanpainak izandako eraginarekin, eta oraingo honetan ere hala izatea espero dugu. Horregatik, ordiziarrei dei egiten diegu bonoak erabili, eta herrian dauden establezimendu aukera anitz eta ugarian gastatzeko”, amaitu du.


Inprimatu   E-maila