Albisteak

“Salba ditzagun sentsazioak, ilusioa, kalez kale ibiltzeko gogoa eta ohitura onak. Galzorian, salba dezagun merkataritza, erosi tokiko saltokietan”

SDM

 

Manifestua


Euskadiko herritarra naizenez, eta gure hiri, herri, auzo eta kaleetako saltokiak eta bizitza babestu nahian, konpromisoa hartzen dut tokiko merkataritza salbatzeko, niretzat eta nire komunitatearentzat onura hauek lortzeko:


  • Hurbiltasuna: Mostradorearen atzean aurpegi ezagunekin egiten dugu topo eta haiek laguntzen digute erabaki onenak hartzen.
  • Jasangarritasuna: Lekualdaketak laburragoak eta jasangarriagoak dira, erraztu egien diegu bizitza adinekoei, eta apustu egiten dugu horrela tokiko produktuaren alde.
  • Enplegua: Tokiko merkataritzak enplegua sortzen du, gure kaleak hobetzen ditu eta, gainera, ingurunean aberastasuna sortzen laguntzen du tokiko ekoizle txikien bitartez.
  • Dibertsitatea: Tokian tokiko zenbat eta saltoki gehiago, orduan eta handiagoak dibertsitatea eta berezitasuna. Saltoki horiek ematen diete gure kaleei nortasun berezi hori.
  • Berrikuntza: Tokiko saltokiak babesten ditugunean lagundu egiten diegu berritzen, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko eta digitalizatzeko aukera ematen diegulako, duten esentzia hori galdu gabe.
  • Segurtasuna: Zenbat eta saltoki gehiago herrietan, auzoetan eta kaleetan, orduan eta segurtasun handiagoa leku horietan.
  • Ongizatea: Tokiko merkataritza sendo bat izateak ongizate handiagoa ematen digu, eta lagundu egiten du kaleak hobeto argituta, garbiago eta apainago edukitzen.
  • Bizitasuna: Tokiko merkataritza bizitasuna da, nortasuna da, esperientziak eta oroitzapenak dira. Kale alaiak, bizitzaz eta jende-hotsez beteak. Merkataritzak piztu egiten du aisialdia.

Utzi egin behar al dugu hori guztia galtzen?

Salba itzazu gurekin tokiko saltokiak!

Sinatu zure konpromisoa!


Bat egin ezazu milaka herritarrekin eta merkatarirekin gure herri eta hirietan tokiko saltokiak eta ematen diguten bizitasuna salbatzeko. Oso erraza da, zure izena eta zure posta-kodea zein den esan, ez duzu besterik egin behar. Kausarekin hartua duzun konpromisoa ezagutu besterik ez dugu nahi; zure datuak ez dira erabiliak izango xede komertzial bat duten inolako ekintzetarako.

Zure konpromisoa ezagutu nahi dugu!


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    8:30 -1 5:30

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA