Albisteak

BIDARIK NEGOZIOEN ESKUALDATZEA ERRAZTEKO ZERBITZU BERRIA JARRI DU MARTXAN

Ordizia Bidari Eskualdatze R4XGCKdp5zrLb2lifhsJiiK 1200x840Diario Vasco

 

Goierriko Merkataritza Mahaiak, BIDARIk, negozioen eskualdatzea errazteko zerbitzu berria jarri du martxan. Helburua da erretiroa hartzeagatik edo beste arrazoi batengatik jabea aldatzeko beharra duten saltoki eta negozioei jarraipena ematea, eta haiek aurrera eramateko interesa duten ekintzaileekin harremanetan jartzea.

Negozio bat ixtean, urteetan pilatutako esperientzia, bezeroekiko harremana eta herriko kaleei ematen dien bizia ere gal daitezke. Zerbitzu honen bidez, martxan dauden negozio bideragarriek etorkizuna izaten jarrai dezaten lagundu nahi da.

Norentzat da zerbitzua?

  • Datozen urteetan erretiroa hartzea edo negozioa uztea pentsatzen ari diren jabeentzat.

  • Martxan dagoen negozio bati jarraipena eman nahi dioten pertsona ekintzaileentzat.

Kasu bakoitza banaka aztertuko da, eta eskualdatze prozesua prestatzeko laguntza pertsonalizatua eskainiko da. Prozesu osoan konfidentzialtasuna eta diskrezioa bermatuko dira.

BIDARIk gomendatzen du negozioaren erreleboa 3 eta 5 urte arteko aurrerapenarekin prestatzen hastea. Horrela, aukerak lasai aztertu eta eskualdatzea hobeto antolatu daiteke.

BIDARI Goierriko Merkataritza Mahaia da. Bertan elkarlanean aritzen dira GOIEKI, eskualdeko merkataritza teknikaria, Beasain, Ordizia, Lazkao eta Idiazabalgo udalak, eta Bareak eta Ordizian merkatarien elkarteak.

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago eta harremanetarako datuak www.goierri.eus webgunean daude.


Inprimatu   E-maila
Image
  • dummy Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa

  • dummy Astelehenetik Ostiralera
    10:00 - 15:00

ADMINISTRAZIOA

MERKATARITZA TEKNIKARIA