
Aurtengo Udako Azokak Ordiziako kaleak merkataritzaz eta giro ederraz bete ditu. Bi egunetan zehar, herriko dendak kalera atera dira, eta herritarrek eskaintzez gozatzeko eta tokiko merkataritzari babesa emateko aukera izan dute. 💙
Azokaren barruan, erosketak egin dituzten bezeroen artean 50 euroko hiru erosketa-bale zozkatu ditugu. Hauek dira irabazleak:
🎁 Marian Zeberio, Vicuña Confección-en egindako erosketagatik.
🎁 Leire Mendizabal, IMZ-en egindako erosketagatik.
🎁 Jon Ander Jaka, Gofi Berri-n egindako erosketagatik.
Zorionak hiruroi! 🥳
Eta, batez ere, eskerrik asko azokan parte hartu duten establezimenduei eta egun hauetan kalera atera, bisitatu eta herriko dendetan erosi duten guztiei.
Horrelako ekimenekin tokiko merkataritza sustatu eta herrian erostearen garrantziaz sentsibilizatu nahi dugu. Izan ere, herrian egiten dugun erosketa bakoitzak gure dendak indartzen ditu eta Ordiziako kaleei bizitza ematen die. 💙
Eskerrik asko Ordiziako merkataritzaren alde egiteagatik!

